Eyre aintzira
Eyre aintzira | |
---|---|
Lake Eyre (en) | |
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | −15 m |
Luzera | 144 km |
Zabalera | 65 km |
Azalera | 9.300 km² |
Sakonera | 6 m |
Bolumena | 30,1 km³ |
Eponimoa | Edward John Eyre |
Geografia | |
Koordenatuak | 28° 22′ 00″ S, 137° 22′ 00″ E / 28.366666666667°S,137.36666666667°EKoordenatuak: 28° 22′ 00″ S, 137° 22′ 00″ E / 28.366666666667°S,137.36666666667°E |
Estatu burujabea | Australia |
Lurraldea | Hego Australia |
Babestutako-eremua |
Kati Thanda-Lake Eyre National Park (en) ![]() |
Leku geografikoa | Australia kontinentala |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Betebidea |
ikusi
|
Hustubidea | lurruntzea |
Arroaren azalera | 1.140.000 km² |
Arro hidrografikoa |
Lake Eyre basin (en) ![]() |
Eyre aintzira (ingelesez: Lake Eyre), ofizialki Kati Thanda–Eyre aintzira[1] gutxitan, beteta dagoen Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).
Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zaizkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.
Lakua ikusteko lehendabiziko europarra Edward Eyre 1840an zenez, lakuari bere izena jarri zion. 2012an inguruko aborigenen izena gehitu zioten: Kati Thanda arabana herriarena.[2]
Uholde txikietan The Lake Eyre Yacht Clubeko kide bitxiek lakuan nabigatzen dute, azkenekoz 1997, 2000, 2001, 2004 eta 2007 urteetan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Australian Broadcasting Corporation. (2012-12-19). New name adopted for outback Lake Eyre. .
- ↑ ABC News. (2012-5-23). Federal Court awards native title over Lake Eyre. .