Eystein II.a Norvegiakoa
Itxura
Eystein II.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1142 - 1157 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eskozia, 1125 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Bohuslän, 1157ko abuztuaren 21a (31/32 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Harald IV.a Norvegiakoa | ||
Ama | Bjaðǫk | ||
Ezkontidea(k) | Ragna Nikolasdatter | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Gille dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Eystein Haraldsson (antzinako eskandinavieraz: Eysteinn; norvegieraz: Øystein); c. 1125 – 1157ko abuztuaren 21a) Norvegiako erregea izan zen 1142tik hil zen arte.
Itxuraz Eskozian jaio zen, eta Harald Gille eta Bjaðǫken semea izan zen. Harald Norvegiara iritsi zenean, Eskozian seme bat zuela esan zuen.
Sagek diotenez, 1142an Eystein bere amarekin batera iritsi zen Norvegiara, eta Inge Haraldsson eta Sigurd Munn anaiekin batera errege izendatu zuten. 1150eko hamarkadan bikingoen espedizioak egin zituen Eskoziara eta Ingalaterrara.
1155ean anaien arteko gerra zibila hasi zen eta Ingek Sigurd hil zuen. Inge eta Eysteinen arteko su-etenak gutxi iraun zuen eta 1157an Eystein gudu batean garaitua izan zen eta hila izan zen.