Edukira joan

Ez naz Makurtuko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez naz Makurtuko
Gatiburen musika-lana
Egilea(k)Gatibu
Argitaratze-data2018
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta bizkaiera
DiskoetxeaGatibu
TonoaSi minor
Deskribapena
Honen parte daAzken indioak (albuma)
HitzakGatibu
Bestelako lanak
MusikagileaGatibu

Ez naz Makurtuko Gatibu taldearen abestia da. 2018an bere kabuz argitaratutako Azken indioak albumean plazaratu zuten. Hitzak ere taldearenak dira.[1][2]

Abestia Si minor tonalitatean dago.

Konplexurik gabe bizitzeko aldarria egiten du abestiak («Txikia banaz ni, lodia banaz ni, gonak edo prakak niretzat bardin»).

Herri hizkuntzan konplexudun pertsona bat fisikoki zein psikologikoko desberdina dena, desberdintasun hori gaigabezia bezala bizitzen duena da; esaterako "itsusi konplexua" duen pertsona bat blokeatuta bizi daiteke, naturaltasunik gabe, une oro pentsatzen baitu beste guztiek pertsona itsusi gisa ikusten dutela.

Autoestimua eta konfiantza funtsezkoak dira norberaren pertsonalitatearekin modu naturalean aritzeko («Desberdina naz eta badakit, eta zer! ez gehiago, ez gitxiago, bardin!», «lotsatu beharrik ez, hauxe naz ni»).

Laburbilduz: «Bizitza maite dot nik! errespetua, eta inoren aurrean ez naz makurtuko!».

Hau da abestiaren zati ezagunena:[3]

Jatorrizko hitzak bizkaieraz Euskara idatzi batuaz edo
[...]

hauxe naz ni,

eta gustoko ez banozu, jodidu zaitez!

Bizitza maite dot nik!

goizeko eguzkixe,

eta inoren aurrean

ez naz makurtuko!

Uh! Ez!

Ez naz makurtuko!

Txikia banaz ni,

lodia banaz ni,

gonak edo prakak niretzat bardin

[...]

[...]

hauxe naiz ni,

eta gustuko ez banauzu, izorra zaitez!

Bizitza maite dut nik!

goizeko eguzkia,

eta inoren aurrean

ez naiz makurtuko!

Uh! Ez!

Ez naiz makurtuko!

Txikia banaiz ni,

lodia banaiz ni,

gonak edo prakak niretzat berdin

[...]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Azken indioak. (kontsulta data: 2025-02-06).
  2. «Azken Indioak» YouTube (kontsulta data: 2025-02-07).
  3. Gatibu. (2019-08-01). Gatibu - Ez Naz Makurtuko [Official HD. ] (kontsulta data: 2025-02-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]