Ezagutza-ekonomia
Ezagutza-ekonomia, edo ezagutzan oinarritutako ekonomia, ondasun eta zerbitzuen ekoizpena ezagutza intentsiboko jardueretan oinarritzen duen sistema ekonomikoa da. Jarduera horiek berrikuntza zientifiko eta teknologikoa bultzatzen dute, eta balioaren gako nagusiak giza kapitala eta jabetza intelektuala dira. Ezagutzan oinarritutako ekonomia batek erakundeen testuinguruetan aktibo ukiezinen funtsezko eginkizunean oinarritzen da, hazkunde ekonomiko modernoa errazteko.[1]
Ezagutzan oinarritutako ekonomia eta giza kapitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagutzan oinarritutako ekonomian, gizakien gaitasun intelektuala hazkunde ekonomikorako motor bezala hartzen da. Pentsaezina dela uste da ezagutzan oinarritzen den sistema ekonomiko bat. Langileen espezializazioaren aplikaziotik ekoizpen jardueren prozesua deskribatzen da, ekonomia aurreratu bat eraikiz, non ezagutza iturriak funtsezko ekarpenak diren.[2]
Gaur egungo “ezagutza” kontzeptua Ryle[3] eta Scheffler-en[4] lanetan oinarritzen da, zeinek ezagutza prozedurazkoa eta kontzeptuzkoa bereizi zituzten, baita gaitasun arruntak eta trebetasun kritikoak ere. Ikuspegi hau zabaltzen Lundvall eta Johnsonek lagundu zuten, ezagutza lau kategoriatan sailkatuz.
Lehenik, jakin beharreko gertaerei buruzko informazioa da; zergatik jakitea naturaren lege zientifikoen ulermena da, berrikuntzarako funtsezkoa. Nork jakin behar den gizarte-harremanei eta pertsona egokiak identifikatzeari lotuta dago, eta berrikuntzan oso erabakigarria izan daiteke. Azkenik, jakintza-gaitasunek trebetasun praktikoak biltzen dituzte, esperientziaz garatu eta enpresetako giza kapitalaren parte direnak.[5]
Munduko bankuak ezagutza ekonomikoei buruz hitz egin du, lau ataletan sailkatuz. Atal bakoitzak giza kapital oinarri duten ekonomien arrazoiak aztertzen ditu, baina ikuspuntutik desberdinetik.
- Langile trebe baten beharra, hau da, ezagutzan oinarritutako ekonomia sendo bat ezartzeko, langileek ikasi eta haien trebetasunak hobetu behar dituzte, ezagutza on baten bidez.
- Informazio-azpiegitura trinko eta moderno baten beharra, informazioa eta ezagutza lotzeko bideak errazagoak izatea, hala nola, transakzio-kostu merkeagoak jarriz edota informazioa lotzeko azpiegitura hobeagoak sortuz.
- Berrikuntza-sistema eraginkor bat ezinbestekoa izango da, enpresen eta industrietako barne-ekonomian baliabide aurreratuagoak erabiltzeko.
- Ekintzailetzarako pizgarriak eta ezagutzaren erabilera sustatzen dituen erakunde-erregimenak iradokitzen du sistema ekonomiko batek pizgarriak eskaini beharko lituzkeela baliabideak mobilizatzeko eta esleitzeko eraginkortasun handiagoa lortzeko.
Ezagutzan oinarritutako ekonomiaren aurrerapena, ekonomia globalek ekoizpen materialean aldaketak sustatzen zituztenean gertatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren zientzia, teknologia eta ekonomia integratzeko joera duten teoria ekonomikoen mekanismo aberatsak sortu zirenean.[6]
Informazioa eta ezagutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Ezagutza” kontzeptuaren definizioak ez dira zehatzak ezagutza-ekonomia formalki azaltzeko edo modelizatzeko, bere izaera erlatiboa dela eta. Adibidez, ez dago froga nahikorik “informazio-gizarte” eta “ezagutza-gizarte” terminoak elkar trukagarri gisa erabil daitezkeen ala ez esateko. Informazioa ez da automatikoki ezagutza, eta biak erabiltzeko modua pertsonen eta taldeen lehentasunen menpe dago, lehentasun horiek, berriz, ekonomiak baldintzatzen ditu.
Informazioa eta ezagutza, bere horretan, ekoizpen-baliabide gisa existitu daitezke beste iturriekin harremanetan jarri gabe. Hala ere, baliabide horiek beste baliabide batzuekin konektatzen direnean, berehala bihurtzen dira ekoizpen-faktore, eta haien balioa beste faktoreekin elkarreragitean oinarritzen da. Hortaz, informazio intelektualetik eratorritako ezagutza ekonomia berriaren ekoizpen-faktore gisa ulertzen da, ohiko ekoizpen-faktoreetatik bereizten den elementu gisa.[7]
Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia ikasten hasi zenetik, ekonomialariek ezagutzaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko funtsezko loturan sinistu zuten arren, ezagutza faktore ekonomikoen elementu osagarri gisa identifikatzen zen. Azken urteetan, ezagutzaren ekonomiari buruzko dagoen idea aldatu egin da, hazkundearen teoria berriak ezagutza eta teknologia goraipatu zituenean produktibitatea eta aurrerapen ekonomikoa hobetzeko.[8]i
Globalizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekintza ekonomikoen globalizazio azkarra ezagutza-ekonomiaren sorrera bultzatzen ari da. Gaur egungo globalizazioaren abiadura eta intentsitatea inoizko handienak dira, eta mikroekonomiako indarrek azaltzen dute giza adimenaren eta ezagutzaren eskari gero eta handiagoa. Faktore nagusien artean daude, 1980ko hamarkadaz geroztik finantza- eta kapital-merkatuen integrazio bizkorra, produkziorako sarreren jatorri gero eta nazioartekoagoa, teknologia-transferentzien hazkundea eta informazio-fluxuaren handitzea.[9]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko adibideak talentu handiko giza kapitalaren kontzentrazio handia dagoen eskualde edo hirien inguruan biltzen dira. Askotan, goi teknologiara bideratutako enpresetatik eta berrikuntza zentroetatik hurbil ageri dira. Ezagutza ekonomikoen zentro nagusien artean hurrengoak daude:
- Silicon Valley, Amerikako Estatu Batuak: informazioaren teknologia

- Silicon Wadi, Israel ura eta nekazaritza teknologia
- Munich, Alemania: ingeniaritza aeroespaziala eta automobilgintza
- Hyderabad, India: bioteknologia
- Seul, Hego Korea: elektronika eta euskarri digitalak

- Brasil: energia berriztagarrien industria eta petrokimika

Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giza kapital
- Ekonomia
- Prozedurazko ezagutza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Powell, Walter W.; Snellman, Kaisa. (2004-08-01). «The Knowledge Economy» Annual Review of Sociology 30 (1): 199–220. doi:. ISSN 0360-0572. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Santamaria, Imanol; De Orbea, Irantzu; Martin-Etxebeste, Jon. (2018-03-22). «Hezkuntza eta Eskola: hezkuntza jardunbideen eta gizarte justuagoen bilakaeraren arteko zubi» Tantak 29 (2): 25–45. doi:. ISSN 0214-9753. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Ryle, Gilbert. (2009). The concept of mind. Routledge ISBN 978-0-415-48547-0. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Scheffler, Israel. (1983). Conditions of knowledge: an introduction to epistemology and education. (reprint. argitaraldia) Univ. of Chicago Press ISBN 978-0-226-73668-6. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Lundvall, Bengt-äke; Johnson, Björn. (1994-11). «The Learning Economy» Journal of Industry Studies 1 (2): 23–42. doi:. ISSN 1320-6095. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Švarc, Jadranka; Dabić, Marina. (2015-07-05). «Evolution of the Knowledge Economy: a Historical Perspective with an Application to the Case of Europe» Journal of the Knowledge Economy 8 (1): 159–176. doi:. ISSN 1868-7865. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Kennedy, Helen. (2009-04-28). «Book Review: Terry Flew, New Media: An Introduction (3rd edn). Oxford: Oxford University Press, 2008. xi + 304 pp. ISBN 978-0-19-555149-5, £19.99 (pbk)» New Media & Society 11 (3): 455–457. doi:. ISSN 1461-4448. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Building Knowledge Economies. 2007-06-30 doi:. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ «Nazioen Lehiatzeko Abantaila: Esperientzia arrakastatsua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia eta gizarte garapenerako estrategia eraldatzailea bideratzekona» Cuadernos Orkestra 2015 (kontsulta data: 2025-12-02).