Ezelsdorf-Bucheko urrezko konoa

Koordenatuak: 49°19′31″N 11°21′53″E / 49.3254°N 11.3646°E / 49.3254; 11.3646
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezelsdorf-Bucheko urrezko konoa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 950
IzenburuaGoldhut
Aurkikuntza lekuaPostbauer-Heng
Aurkikuntza data1953
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea eta brontzea
Dimentsioak19,75 (diametro) cm × 88 (altuera) cm
gold sheet: 0,78 (lodiera) mm
Pisua330 gramo
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluak
Kokapena
LekuaGermanisches Nationalmuseum (en) Itzuli
BildumaGermanisches Nationalmuseum (en) Itzuli
InbentarioaVb8007
Koordenatuak49°19′31″N 11°21′53″E / 49.3254°N 11.3646°E / 49.3254; 11.3646
Map

Ezelsdorf-Buchko urrezko konoa (alemanez: Goldblechkegel von Ezelsdorf-Buch) edo Ezelsdorfeko kapelua Brontze Aro Berantiarreko urrezko artefaktu bat da, 1953an Alemaniako hegoaldeko Ezelsdorf (Frankonia Ertaina) eta Buch (Goi Palatinatua) herrien artean aurkitua. Xafla meheko urrez egindako objektu garai bat (88 cm) da, kono formakoa, Brontze Aroko Urrezko Kapelu gisa definituriko tramankulu multzokoa, zeinaren lau ale ezagutzen diren; baina urregintza estiloari dagokionez, estilo zabalago baten parte da, zeinean ale antzeko bat Gipuzkoan aurkitutako Axtrokiko ontziak diren[1].

Konoa Germanisches Nationalmuseum (Nurenberg) museoan dago ikusgai.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezelsdorf-Buchekoa konoa ustekabean aurkitu zuten, 1953an zuhaitz batzuk bota zituztenean. Hala ere, ez zen berehalako aurkikuntza arkeologikotzat hartu, eta haren goiko aldea hondeaketa-erremintek urratu eta hautsi zuten, seguruenik objektu osoaren egitura ahulduz edo suntsituz. Urratutako pusketatan jaso zuten 1953an beraz. Litekeena da, halaber, objektua aldez aurretik hondatu izana edo lurperatzean erabat edo partzialki kolapsatu izana. Hasiera batean, bertikalean lurperatu zuten, mailarik altuena lurretik nahiko gertu zuela, Berlingo eta Schifferstadt-eko homologoak bezala. 1980ko hamarkadan bakarrik ulertu zen aurkikuntza "urrezko kapeluen" taldekoa zela eta orduan berregin zuten errestauratzaileek bere forma koniko luzea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konparaketa beste kono eta kapeluekin:

Beste kapeluen kasuan bezala, bere apaindurako elementu batzuk, bereziki biribilak eta haien inguruko eraztunak, egutegi kontaketa baten adibidetzat hartu izan dira. Baina antzeko biribil-eraztunak dituzte Axtrokiko ontziek, eta hauetan ez da halako irakurketarik proposatu.

Konoarem azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko. Konoarem azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko.
Konoarem azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]