Ezinezkotasunezko teorema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezineskotasunezko teorema» orritik birbideratua)

Fisika teorikoan ezinezkotasunezko teorema bat ideia bat posible ez dela edo entitate matematiko bat kontraesanera iritsi gabe definitu ezin dela frogatzen duen teorema bat da. Teorema orotan bezala oso garrantzitsua da ezinezkotasun hori ematen den baldintzak ahalik eta hoberen zehaztea, fisikoki errealistak diren teorien mugak adierazten baitituzte.

Izena ikuspuntu teorikotik aukera "erakargarriak" ezabatzen dituzten ezinezkotasunezko teoremei ematen zaie. Ezinezkotasunezko teoremen adibide batzuk honakoak dira:

  • Coleman-Mandularen teorema masa positibo minimoa duen eremu-teoria kuantiko batean simetria mistoak izatearen ezinezkotasunari buruz.
  • Haagen teorema eremu-teoria kuantikoan Schrödingerren irudiaren eta Heisenbergen irudiaren alternatiboa den elkarreragin irudia erabiltzearen ezinezkotasunari buruz.
  • Bellen teorema tokiko aldagarri ezkutuzko teoria fisikoren batek mekanika kuantikoaren iragarpen guztiak erreproduzitzearen ezinezkotasunari buruz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]