Ezker Berria
Ezker Berria, edo New Left, 1960ko hamarkadatik aurrera mendebaldeko tradizio marxistan sortu ziren ezkerreko talde ezberdinak izendatzeko erabiltzen den kontzeptu orokorra da. Ezker Berriaren asmoa Bigarren Mundu Gerra ondoren gizartearen bilakaerak ekarri zituen ekite alternatboei eraginkortasun handiagoa ematea izan zen. Marxismo klasikoaren desegokitasun teoriko eta politikoak gainditu nahi zituen eta bere ekarpenak feminismo, LGBT edo Eskubide zibil eta politikoak bezalako eremuetan egin nahi zituen.[1]
Historia eta ekarpen teorikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezker Berriaren hastapen gisa 1956ko Hungariako inbasioa ipini ohi da. Gertaera horren aurrean Britainiako hainbat intelektual marxistek, E. P. Thompson edo Raymond Williams kasu, jarrera kritikoa hartu zuten estalinismoaren aurrean. Era berean, teoriaren arloan, marxismo klasikoaren determinismo ekonomikoa gaindituko zituen ekarpenak egiten hasi ziren eta kulturari eta politikari garrantzi handiagoa ematen hasi ziren Lukács, Benjamin edo Frankfurteko eskolaren ildotik.[2]
Herbert Marcuse ere aipatu ohi da Ezker Berriari ekarpen teoriko garrantzitsua egin diotenen artean. Marcusek, marxismo ortodoxoaren langile klase iraultzailearen aurrean, Black Power edo Ikasle mugimendaren garrantzia azpimarratuko du.
Izenari dagokionez, XX. mendeko 50eko hamarkadan, jada erabiltzen zen nouvelle gauche kontzeptua Claude Bourdet editore eta aktibistaren inguruko France-Observateur aldizkarian.[3] Baina “new left” gisa popularizatu zuena, ziur aski, Charles Wright Mills izan zen bere 1960ko “Letter to the New Left” artikuluarengatik.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Galfarsoro, Imanol (2012): “(Post)marxismoa, kultura eta eragiletasuna: ibilbide historiko labur bat” in Alaitz Aizpuru (et al.): Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
- ↑ Hall, Stuart (2025)[1983]: ”Kultur ikasketen formazioa” in Hall, Stuart: Kultura, aurkakotasuna eta boterea, Iruñea, Katakrak. 42. or. ISBN 978-84-10316-07-2
- ↑ Hall, Stuart (2010): ”Life and Times of the first New Left”, New Left Review, II (61)
- ↑ Mills, C. Wright (1960): “Letter to the New Left”, New Left Review, I (5)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Mills, C. Wright (1960): “Letter to the New Left”, New Left Review, I (5)
- (Ingelesez) New Left Review aldizkariaren webgunea.