Ezker Nazionala
| Ezker Nazionala | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Izen ofiziala | Ezker Nazionala - Euskal Herritarrontzako Alternatiba | |
| Izen laburra | EzNa | |
| Herrialdea | Euskal Herria | |
| Ideologia | Ezker Politikoa Sozialismoa | |
| Kokapen politikoa | Ekologismoa Euskal abertzaletasuna Independentismoa Ezker abertzalea Antikapitalismoa Antiglobalismoa Antiimmigrazioa | |
| Sorrera | 2024ko azaroa | |
| https://ezkernazionala.eus/ | ||
Ezker Nazionala edo Ezker Nazionala - Euskal Herritarrontzako Alternatiba, 2024ko azaroan sortutako Euskal Herriko erakunde politikoa da. Euren burua abertzale, ezkertiar eta antiglobalista gisa definitzen dute[1]. Euskal Herriaren guztizko burujabetzaren alde eta langile klasearentzako gizarte berri baten eraikuntzaren oinarri gisa antikapitalismoa aldarrikatzen duen proiektu politiko gisa definitzen da. Alemaniako Sahra Wagenknecht Itunaren[2] ildoa jarraituz, migrazio masibo eredu kapitalistaren kontra egiten dute[3].
EzNa-ren ustez, Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea duela uste du, azkeneanEstatu independente gisa bezala.
Globalismoaren aurka daude, eta "eskuineko migrazio-ereduaren ertz negatiboak salatuz" euskal langileen bizi-baldintzak eta konkista sozialak pauperizatzea helburu duena eta politika ekonomikoen ondorioz Euskal Herriarekin ere amaituko duen politikaren kontra daude. Beraien lelo nagusienetarikoa da “Migrazioa bai, baina ez horrela”.
EzNaren esanetan, "nazio baten erresilientzia kulturala ez da posible lurralde bateko kultura autoktonoa, minoritarioa izatera igarotzen denean; eta mapa soziologiko zatikatu bat inposatzen denean, talde kultural nagusirik gabe."[4]
Ekintza politikoaren lehentasunezko ardatzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burujabetasunerako eskubidea.
- Guztizko euskalduntzea.
- Eredu ekonomikoa. Eredu ekonomiko eta sozial alternatibo bat proposatzen du; justizian, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritzen dena.
- Berdintasunaren defentsa erreala. Emakumeak zein gizonak baldintza berberetan elkarlanean biziko diren eredu baten aldeko apustuan oinarrituta, inolako dogmarik gabe.
- Globalismoaren eta kapitalak bideratutako immigrazio masiboaren aurka. immigrazio masiboa, globalismoaren eskutik, klase herrikoia ahultzeko eta euskal gizartea desegituratzeko tresna gisa erabiltzen dela salatzen du
- Laguntasun burujabea eta antiinperialismoa. Ustiapen ekonomikoaren, inperialismoaren, globalizazioaren eta inposizio kulturalaren aurka borrokatzen direnekin elkartasuna adierazi eta lagunduko du[5].
Antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienbat sarean daude erakundearen proposamenak eta bere instagrameko kontuak mila jarraitzaile inguru ditu. Kalean kartelen bat edo beste ipini badituzte ere, orain dela gutxirarte ezezaguna zen erakundea izan da. Ezker Nazionalak, Youtubeko Ekai Centerreko kanaletik[6] laguntasuna jaso du Adrian Zelaiaren aldetik bereziki[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 2479ea92a905. (2025-08-13). «GURE DEKALOGOA» Ezker Nazionala (kontsulta data: 2025-10-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Fàbregas, Laura. «Disidentes de Bildu crean un proyecto político antiwoke y contra «la inmigración masiva»» The Objective 2025-10-21 (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20 minutos. «Ezker Nacionala, el proyecto 'abertzale' contrario a la inmigración masiva» 20 minutos 2025-10-21 (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ 2479ea92a905. (2024-12-24). ZER DA EZKER NAZIONALA-EUSKAL HERRITARRONTZAKO ALTERNATIBA - Ezker Nazionala. (kontsulta data: 2026-07-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Vázquez, Miriam. «Una alternativa contra la migración "masiva" agrava la sopa de siglas de la» Deia 2025-10-21 (kontsulta data: 2026-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) EKAI Center. «Ezker Nazionala. Un nuevo proyecto en el País Vasco.» Youtube 2025-08-01 (kontsulta data: 2026-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) De Andrés, Jacobo. «Fernando José Vaquero Oroquieta: "El fantasma del comunismo se reencarna en Europa"» La Tribuna del País Vasco 2025-10-14 (kontsulta data: 2026-07-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezker Nazionalaren webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez)
- Ezker Nazionalaren instagrameko kontua
- Ezker Nazionalaren Telegrameko kontua