Ezker iraultzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iraultzara deitzen duen graffittia. "Borrokak egingo gaitu aske soilik".

Ezker iraultzailea, maiz ezker-muturra ere deitua, erabateko posizio ezkertiarrak defendatzen dituzten mugimendu, alderdi politiko eta gobernuak dira. Ezker iraultzaile politikoak berdinzaletasun osoa sustatzen du[erreferentzia behar]. Estratifikazio ekonomiko, sozial edo politiko baten aurkakoa da. Kasu askotan, erakunde-esparrutik kanpo dauden posizio ezkertiar erradikalak deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Badira posizio ideologiko hau izendatzeko beste termino asko ere: ezker erradikal politikoa, ezker oldarkor politikoa, ezker libertario politikoa eta ezker alternatibo politikoa, kasu.[erreferentzia behar]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker politiko terminoak, Frantziako Iraultzan egin zen Asanblea Nazionalean du jatorria, klase txiroak babesten zituzten ordezkari jakobinoetan. Ezker mutur terminoa, berdintasun sozialeko posizioak defendatzen dituzten eta aldaketa politiko erradikal bat iraultza eta ekoizpen-bideen sozializazioaren bitartez bilatzen duten pertsona edo taldeak deskribatzeko erabiltzen da. Teoria marxistek, proletarioen diktaduraren beharra azpimarrazen dute, politika liberalen antagonikoak direnak (diktadura burgesak eta ez egiazko demokraziak).


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.