Ezkerraldeko Ukraina
| Ezkerraldeko Ukraina | |
|---|---|
| Mota | Ukrainako eskualde historikoak |
| Geografia | |
| Honen parte da | Dnieperreko Ukraina |
| Ur-gorputza | Dnieper |
Ezkerraldeko Ukraina (ukraineraz: Лівобережна Україна, translit.: Livoberezhna Ukrayina; errusieraz: Левобережная Украина, translit.: Levoberezhnaya Ukraina; polonieraz: Lewobrzeżna Ukraina) Ukrainako eskualde historiko bat da. Dnieper ibaiaren ekialdean (ibaiaren ibilbidearen arabera, ezkerraldean) kokaturik, Txernihiv, Poltava eta Sumyko egungo oblastak hartzen ditu, bai eta Kiev hiriko eta Txerkasyko oblasteko ekialdeko zatiak ere.
1654ko Pereiaslaveko Itunaren bidez, Ukrainako eremu hori Moskuko Tsarerriarren kontrolpean geratu zen. Itun hori, gero, 1667an Andrusovoko Itunak eta 1686an Polonia-Lituania Elkarteak eta Moskuko Tsarerriak sinatutako Betiko Bake Itunak berretsi zuten.
Ezkerraldeko Ukrainak nolabaiteko autonomia maila izan zuen Moskuko Tsarerriaren barruan (1721etik Errusiar Inperio bihurtua), Kosakoen atamanerria bezala, XVIII. mendean zehar pixkanaka galtzen joan zena.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Subtelny, Orest. (2000). Ukraine History. University of Toronto Press, 117-145-146-148 or. ISBN 0-8020-8390-0..