Ezkerreko Alderdi Erradikala
| Ezkerreko Alderdi Erradikala | |
|---|---|
| Buruzagia | Jean-Michel Baylet |
| Sorrera | 1971 (GEARS) 1972 (MGRS) |
| Desegitea | 2017ko abenduaren 9a |
| Egoitza nagusia | 13, Rue Duroc 75007, Paris |
| Ideologia politikoa | Zentro-ezkerra, erradikalismoa, sozial liberalismoa |
| Nazioarteko kidetza | Europako Alderdi Liberal Demokrata eta Erreformista |
| www.planeteradicale.org | |
Ezkerreko Alderdi Erradikala[1] (frantsesez: Parti radical de gauche edo PRG) Frantziako zentro-ezkerreko alderdi politikoa izan zen. 1972an sortu zuten Alderdi Erradikal eta Erradikal Sozialistatik banatu ondoren. 2017an desegin zuten Mugimendu Erradikala sortzeko.