Ezko almendrausain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko almendrausaina
Hygrophorus agathosmus 70328.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus agathosmus
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko almendrausaina (Hygrophorus agathosmus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarria da, baina ez da gomendatzen kontsumitzea, bere ezaugarri organoleptikoengatik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo koniko-kanpai formakoa eta gero lau-ganbila. Gris argitik gris-sagu kolorerakoa; sarritan, likatsua izaten da, batez ere erdian; eguraldi euritsuan, ia muzilagoduna erdian.

Orriak: Zuriak, argizari-itxurakoak, dekurrenteak, tartekatutako orritxo batzuekin, batzuetan urkilatuak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, zurixka, nahiko sendoa, 5 - 10 x 1 - 1'5 cm-koa. Zurixka eta kapelaren muzilagoz zikinduta. Irin antzeko pikorrak ditu goialdean.

Haragia: Zuria, lodia, irmoa. Almendra mikatzen usain handia du.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Agathosmus epitetoa ere grekotik dator, ona esan nahi duen "agathos" hitzetik eta usaina esan nahi duen "osmos" hitzetik. Bere usain onagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria. Hala ere, usain handia duenez, kantitate txikitan beste espezie batzuekin nahastea gomendatzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus pustulatus delakoarekin, kapela ilunagokoa, oinaren goialdean eta orrietan pikor beltzak ditu, batzuetan erreflexu berdexkekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian eta azaroan, koniferoen azpian, espezie arrunta.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 313 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 192 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]