Ezko arrosa-ubel
Ezko arrosa-ubela | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Porpolomopsis |
Espeziea | Porpolomopsis calyptriformis Bresinsky, 2008 |
Basionimoa | Agaricus calyptriformis |
Ezko arrosa-ubela (Porpolomopsis calyptriformis) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kolore arrosa-lila duelako ederra eta ikusgarria den arren, kalitate gastronomiko oso kaskarra du.
Sinonimoak: Agaricus conicus var. amoenus, Hygrophorus calyptraeformis, Hygrophorus amoenus, Hygrocybe calyptriformis, Hygrocybe amoena, Godfrinia calyptriforme, Porpoloma calyptriformis, Humidicutis calyptriformis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Kapelaren forma oso arraroa da, punta zorrotza, baina ez konikoa; gaztetan, gezi-punta baten antza du, azkenean zabaldu egiten da, erradialki pitzatuz eta titia kontserbatuz. Arrosa edo lila kolore ederrekoa, oso gutxitan zuria, gainazal leuna eta distiratsua du eta likatsu samarra.
Orriak: Itsatsiak, sabeldunak, zabal samar, estuak, lodiak, arrosa-malba kolorekoak, kapelaren antzeko kolorekoak, bilbe erregularrekoa.
Hanka: Zuria edo kapelaren koloreaz pixka bat tindatua, malba kolorea edo lila, haritsua luzetara, zilindrikoa, nahiko bihurritua, hauskorra, tutuaren formakoa. 4 - 10 x 0,4 - 0,8 cm-koa.
Haragia: Zuria edo apur bat arrosa, ez da belzten, mehea, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Caliptraeformis epitetoa grekotik dator, "kalyptra" hitzetik, hau da, emakumezkoen kapela puntan. Bere kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri oso kaskarra, hala ere, hau aurkitzeko plazera sukaldaritzan erabiltzeko baino garrantzitsuagoa da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe acuta delakoarekin, honek kapela konikoa du, forma erregularra eta kolore gorri-horixka.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, larreetan eta lorategietan, baita mendietan ere, leku belartsuetan. Espezie arraroa dela esan behar da, eta bere kolore politengatik plazer bat da aurkitzea.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Japonia, Australia.[6]
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, ezko arrosa-ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[7] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 195 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 132 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 202 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Porpolomopsis calyptriformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea