Ezko berdeska
Ezko berdeska | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrocybe psittacina P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus psittacinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko berdeska (Hygrocybe psittacina) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, likatsuegia eta txikiegia da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, ganbila, lepomakurra, kanpai itxurakoa, amaieran laua eta titi apur batekin. Kolorazio oso aldakorrekoa, orokorrean hori-argizari koloreko, geruza likatsu lodi batez estalita, berdexka gaztetan, itxura berdexka ematen dio, geroago, koloregabetu eta zurbildu egiten da. Ertz ildaskatua.
Orriak: Itsatsiak, lodiak, zabal, zabalak eta sabeldunak. Horiak erreflexu berdeekin. Orritxoekin, motzagoak eta luzeagoak.
Hanka: Berdea goian, gainerakoa horia eta gaztetan lirdinga berde batez estalia. Hauskorra, barnehutsa eta liraina.
Haragia: Zuria, horiz eta berdez tindatua, hauskorra.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Psittacina epitetoa berriz latinetik dator, "psittacus" hitzetik, loro esan nahi duena. Bere kolore biziengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako baliorik, lirdinga eta tamaina txikia baititu.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe laeta delakoarekin, honek orri dekurrenteak ditu eta ez du kolorazio berderik. Izeietan Hygrocybe psittacina var. abietina ateratzen da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran, batez ere udazkenean, belardietan eta larreetan. Batez ere pinudietatik gertu dauden larreetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 123 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 203 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Hygrocybe psittacina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.