Ezko elur zuri
Ezko elur zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cuphophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cuphophyllus virgineus Kovalenko, 1989 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko elur zuria (Hygrophorus niveus edo Cuphophyllus virgineus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jangarri ona fina eta delikatua.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela; 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, gero laua titi batekin, eta, azkenean inbutu forman. Zuri-boli kolorekoa, higrofanoa, ez da likatsua, ertza zertxobait ildaskatua du.
Orriak: Oso dekurrenteak, okertuak, zuriak, lodiak eta zabal, orritxoekin eta laminulekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zuria, oinarrian kolore arrosa izaten du sarritan, mehea, betea, gero barnehutsa, batzuetan luzetara arrailduta.
Haragia: Zuria, biguna eta hauskorra, usain eta zapore atseginak ditu.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phorèo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Niveus epitetoa berriz latinetik dator, elurraren kolorekoa esan nahi duen "niveus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jateko ona, fina eta delikatua. [3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hygrophorus virgineus delakoarekin, honek tamaina handiagoa du eta jangarria da. Hygrophorus fuscescens delakoa ere jangarria da eta Higrophorus niveus-en aldaera bat da, okre-arre kolorea du kapelaren erdian.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiko zelaietan hazten da, batez ere belarra moztu ondoren.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea, Australia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 116 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando,. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 194 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa,. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0666-X..