Edukira joan

Ezko gibel-gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko gibel-gorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus russula
Kauffman, 1918
BasionimoaAgaricus russula
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko gibel-gorria (Hygrophorus russula) Hygrophoraceae famialiako onddo espezie bat da.[1] Kapelaren azala kendu eta azukrearekin, mingostasuna disimulatu daiteke.

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ertza biribildua du, erregularra gaztetan eta zahartzean uhindua. Azala erraz bereizten da, likatsua, gorri-ardo kolorez zikindua, ilunagoa erdian, eta pikor arre-purpura kolorekoez estalia.

Orriak: Zabalak, nahiko estu, lodiak, Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, zurixkak, baina kapelaren kolorez zikinduak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Betea, sendoa, gogorra, lehorra, batzuetan kurbatua, pixka bat lodiagoa erdian eta oinarrian mehetua; zurixka, baina ardo kolorez zikindua.

Haragia: Zuria, arrosa ebakitzean, irmoa eta trinkoa, usain leuna eta zapore mikatz samarra.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Russula epitetoa latinetik dator, gorria esan nahi duen "russus" hitzetik. Bere arrosa koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dastatu daiteke, baina ez da kalitate handikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus erubescens delakoaren antzekoa da, baina hau lerdenagoa da, zapore mikatzekoa eta koniferoen azpian ateratzen da. Hygrophorus purpurascens espezieak ere badu antza, honek kolore gorrixka du, eta, gaztetan, oinean ikusten den eraztun itxurako gortina txiki bat du. Hygrophorus persicolor, lerdenagoa da eta kolore arrosagoa du. Hygrophorus capreolarius-ek orriak purpura ilun kolorekoak edo marroiak izaten ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urria eta Abendua bitartean ateratzen den espezie berantiarra da, hostogalkorren azpian batez ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 104 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 188 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 191 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]