Ezko gorri-handi
| Ezko gorri-handia | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Hygrocybe punicea P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Ezko gorri-handia (Hygrocybe punicea) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Batzuek kontsumitzen dute, baina balio gastronomiko txikia du.
Sinonimoak: Agaricus aurantiocrocatus, Agaricus coccineus subsp.* puniceus, Hygrophorus puniceus, Hydrocybe punicea, Godfrinia punicea, Pseudohygrocybe punicea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 11 cm arteko diametrokoa, gorrimin kolorekoa, zahartzean koloregabetutako eremuekin; lehenengo kamuts kanpai itxurakoa, gero ganbila edo ia laua; azal lehorra, ilegabea eta distiratsua; eguraldi euritsuan hezea eta likatsua.
Orriak: Zabal, sabeldunak, libreak, horixkak edo erabat horiak, ondoren gorriak edo laranja kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Lodia, sendoa, hori laranja kolorekoa edo gerezi-gorri kolorez tindatua, barnehutsa, fibrilosoa, ildaskatua, zilindrikoa, oinarrian mehetua, zuria izaten da.
Haragia: Zuria edo azalaren azpian laranja kolorekoa, nahiko mehea, usain gabea eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Punicea epitetoa latinetik dator, gorri bizia esan nahi duen "puniceus" hitzetik. Bere koloreagatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapore gutxiko jangarria da, baina batzuentzat nahiko ona da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badira kolore gorrixkako beste Hygrocybe batzuk ere, Hygrocybe coccinea, esaterako, antz handikoa, baina Hygrocybe punicea handiagoa eta haragitsuagoa da. Badira beste txikiago batzuk ere, Hygrocybe miniata, Hygrocybe intermedia, Hygrocybe marchii eta Hygrocybe turunda, antzekoak direnak, baina ez dago arriskurik, guztiak jangarriak baitira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken aurreratuan, zelai eta larreetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Ecuador, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, India, Japonia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 133 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 202 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 439 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrocybe punicea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egoera kalteberan dauden onddoak
- 1871. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hygrocybe
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Indiako onddoak
- Japoniako onddoak