Ezko gorri-txiki
Ezko gorri-txikia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrocybe coccinea P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko gorri-txikia (Hygrophorus coccinea) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina interes gastronomiko handiegia ez du.
Sinonimoa: Hygrocybe ccocinea.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa,kanpai itxurakoa edo hemisferiko kamutsa, gorri-gerezi kolore ederrekoa, koloregabetzean laranja kolorera pasatzen da, baita horira ere zahartzean. Gainazala hezea, leuna eta glabroa du eta ertza ildaskatua.
Orriak: Zabal, Itsatsiak edo eskotatuak, gorri-laranja edo gorri-adreilu kolorekoak, ertz horia eta tartekatutako orritxoekin.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Barnehutsa, askotan luzetara konprimatua, ildaska arraildu bat osatuz; kolorea gorria du, kapelarena bezalakoa, eta oinarria zurbilagoa.
Haragia: Hauskorra, mehea, usaingabea eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Coccinea epitetoa berriz latinetik dator, gorri-bermiloi kolorea esan nahi duen "coccineus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria, baina sukaldaritzan balio gutxikoa.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hygrocybe miniata delakoarekin, hau txikiagoa da eta kapela zuntz finekin. Baita txikiagoak diren Hygrocybe intermedia], Hygrocybe marchii, eta Hygrocybe turunda espeziekin eta handiagoa den Hygrocybe punicea-rekin ere bai.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean, belardietan, larreetan eta bide ertzetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Taiwan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 136 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 451 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 203 or. ISBN 84-87997-86-4..