Ezkondu aurreko agur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazte batzuk ezkondu aurreko agurra ospatzen.

Ezkondu aurreko agurra ezkondu aurreko egunetan emaztegaiarekin edo senarrarekin egiten den festa da, inoiz ez bikotea elkarrekin. Festa hauek askotan egunerokotasunaren urraketak egiten ohi dira, hau da, ezkondu ondoren egin ezingo diren gauzak: txantxak, mozorro-jantziak eramatea, asko edatea, eduki sexualeko ekintzak...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festa mota hauen lehenengo erreferentziak k. a. V. mendekoak dira. Espartako soldaduek ezkontza aurretik senargaiaren fideltasuna proban jartzen zuten; horretarako emakume bati ordaintzen zioten gazteari ikuskizun batean probokatzeko.

Orain urte batzuk arte, normalena gizonezko festa izaten zen, afari berezi bat. Urteekin emakumeen artean ere ohitura zabaldu da.[1] Emaztegaia eta senargaia bere talde propioekin elkartzen dira. Gaur egun ere festa horiek antolatzeko enpresa bereziak sortu dira.

Gaur egungo festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afaria edo bazkaria ohikoa izaten jarraitzen badu, askotan hori ez da garrantzitsuena. Festa bitartean ekintza asko egiten dira, gehienetan erreferentzia sexualez:

  • Festaren protagonistari mozorrotzea tabernaz taberna ibiltzeko. Beste partehartzaileek ere ezaugarri amankomun bat eramaten dute: kamiseta berezia, kapela, pankartak...
  • Espektakulu erotikoak ikustea.
  • Okerkeriak.
  • Batzutan ere beste herri edo hiri batera joaten dira bertan festa antolatzeko.
  • Modan jarri da baita ere abentura-perkeetara joatea edo kirol arriskutsuak praktikatzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]