Joseba Ezkurdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkurdia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ezkurdia
Joseba Ezkurdia.jpg
Izen osoa: Joseba Ezkurdia Galarraga
Jaiotza data: 1991ko apirilaren 22a (28 urte)
Jaioterria: Arbizu (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,91 m
Pisua: 93 kg
Debutatze data: 2011ko abenduaren 28a
Debutatze pilotalekua: Beotibar pilotalekua (Tolosa)

Joseba Ezkurdia Galarraga, pilota arloan Ezkurdia deituraz ezaguna (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1991ko apirilaren 22a) esku huskako pilotari profesionala da, aurrelaria, Aspe enpresakoa. 1,91 metro luze da, eta 93 kilo pisatzen du.[1] Amateurren mailan 2010eko irailetik 2011ko abendura bitartean jokatutako hamalau txapelketetatik hamabi irabazi eta gero,[2] Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, 2011ko abenduaren 28an. Pilotari ikusgarria eta gai handikoa da; bereziki nabarmenak dira haren eskuin bolea bortitza, pilotari ematen dion abiadura bizia eta aurkarien pilotakada zailak defendatzeko gaitasun handia.[3][4]

2018ko apirilaren 9an, bere lehen titulu handia lortu zuen: Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.[5][6] Ezkurdia izan zen finaleko jokalari hoberena.[7] 2018an ere, Lau eta Erdiko txapelketa irabazi zuen azaroaren 18an, Jokin Altunaren aurka

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2018 Ezkurdia Altuna III.a 22-17 Nafarroa Arena

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2018 Ezkurdia - Zabaleta Elezkano II.a - Rezusta 22-9 Bizkaia

Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2012 Jaunarena Ezkurdia 22-16 Labrit

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011:
    • Espainiako buruz buruko txapelduna.
    • Munduko Kopako buruz buruko txapelduna.
    • Elgeta Torneoko txapelduna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezkurdiaren fitxa, Aspe enpresaren webgunean.
  2. Jon ORMAZABAL: «Joseba Ezkurdia, atzelari gorputzeko aurrelari berria», Gara, 2011-12-28.
  3. Jon ESKUDERO TOLOSA: «Hori da hori bolea!», Berria, 2011-12-29.
  4. «Ezkurdia tiene trilita en su volea», Diario Vasco, 2012-01-10.
  5.   «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 . Noiz kontsultatua: 2018-04-09 .
  6. (Gaztelaniaz)  G. Vico, Igor (2018-04-09) «La tormenta perfecta» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-04-09 .
  7.   «Binakako txapela nafarra da» EITB.eus 2018-04-08 . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .