Ezkutuko ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezkutuko ekonomia ekonomia informalaren eta legez kanpoko ekonomiaren arteko batura da. Ezkutuko ekonomiak era askotako izenak ditu[1], zenbait ñabardurarekin: ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa... Jarduera ekonomikoaren zati hori ez da ageri estatistika ofizialetan eta ez da sartzen zirkuitu fiskaletan, zeren, ez haren protagonistak (enpresaburuak, langileak), ez haren emaitzak (produkzioak, kostuak, mozkinak...), ez baitira deklaratzen.

Ezkutuko ekonomia garrantzi handikoa da edozein herrialdetan, baina egia da egoera hori, gehienbat, bolumen handiko langabezia duten herrialdeetan gertatzen dela. Kalkulatzen denez, ezkutuko ekonomia, herrialdeen arabera, barne-produktu gordinaren %10etik %30era bitartekoa izaten da. Gure inguruan, fidatzeko moduko zifra ofizialik ez badago ere, ezkutuko ekonomiaren maila oso munta handikoa da oraindik ere eta egungo eta etorkizuneko immigrazioarekin, gero eta handiagoa izango bide da.

Ezkutuko ekonomiaren kausa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, hiru dira: presio fiskala ekiditeko asmoa, Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestea eta langileen eskubideen defentsako araudi laboralak aplikatzeari muzin egitea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]