Edukira joan

Ezpain herpes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ezpain herpes
Deskribapena
MotaHerpesa
lip disease (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Sintoma(k)lip blister (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10B00.1
GNS-9054.9
MeSHD006560

Ezpain(etako) herpesa, halaber sukar pikorra, herpes birus soilak sorturako infekzioa da, batez ere ezpainetan izaten dena. Sintoma ohikoenak erredura eta azkura dira, eta horrekin batera baba edo ultzera txikiak agertzen dira. Lehen aldian sukarra, eztarriko mina eta gongoil linfatikoen tamaina handitzea (adenopatia) ere egon daitezke. Larruazaleko erupzioa 10 egunetan sendatu ohi da, baina birusa latente egoten da trigeminoaren gongoilean. Birusa behin eta berriz berraktibatu daiteke, ahoan edo ezpainean baba berriak agertuz.

Sintoma klinikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpain-herpesaren ohiko anpulu mingarriak ezpainaren eta azalaren arteko loturan agertzen da. Sintomak birusaren eraginpean egon eta 2-12 egunera hasten dira.

Ohiko babak leku hauetan ager daitezke:

  • Ezpainean
  • Ezpainaren azpian
  • Aho-barrunbearen barruan
Ezpainetako herpesa

Ahoko herpesa lesio infekziosoekin kontaktua izatean kutsatzen da. Besikulen barnean milioka birus patogeno daude, kanpora ateratzen direnak besikulak puskatzen direnean. Kontaktu zuzenaren bidez (musuak ematerakoan, esaterako) edo fomiteen bidez kutsatzen da gehienbat herpes mota hau. Umeen arteko kutsadura oso ohikoa da.

Azpimarratu behar da ere HSB-1 birusaren eramaile osasuntsu asko daudela, besikulak ez dituztenak baina birusa kutsa dezaketenak.

Pertsonek herpesaren birusa kutsa dezakete, nahiz eta ezpainetako herpesik ez izan. Herpesaren birusa kontaktu fisikoaren bidez kutsatzen da, hala nola musukatzean, hortzetako eskuila partekatzean, baita edalontzi bat partekatzean ere, edo sexu-kontaktuaren bidez.

  • Birus-infekzioa edo sukarra.
  • Aldaketa hormonalak, hilekoarekin lotutakoak bezala.
  • Estresa.
  • Nekea.
  • Eguzkiaren edo haizearen eraginpean egotea.
  • Aldaketak immunitate-sisteman.
  • Larruazaleko lesioa.

Nola sahiestu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ezpainetako herpesari aurrea hartzeko, garrantzitsua da:
    • Ez ukitu, urratu edo ukitu ezpaina.
    • Eskuak sarri garbitu.
    • Ez partekatu edaririk, tresnarik, ezpainetarako produkturik, hortzetako orerik, eskuoihalik edo ahoarekin kontaktuan jar daitekeen edozein artikulurik, bereziki llaga bat dagoenean.

Erasandakoak etapa desberdinetatik igarotzen dira ezpainetako herpe-agerraldi batean.

  • Hasierako fasea: Inkubazio-aldia, hau da, infekzioaren eta lehen sintomak agertzen direnetik igarotzen den denbora, hiru eta zazpi egun artekoa izaten da, baina laburragoa edo luzeagoa ere izan daiteke. Erasandakoek ezpainetako herpesaren hurrengo gertakaria sentitu ohi dute, baita babak agertu baino lehen ere.

Ezpainetako herpesa honela iragar daiteke kaltetutako eremuan:

  • Inurridura
  • Azkura
  • Erretzen
  • Klikatzen
  • Tentsio-sentsazioa
  • Hoztea
  • Larruazala gorritzea
  • Gongoil linfatikoen hantura
  • Hasierako infekzioan, sintoma ez-espezifikoak ere ager daitezke, hala nola sukarra, nekea, nerbio-minak edo zefaleak.

Sendaketa ere tratamendurik gabe gertatzen da; farmaziako kremek, adibidez: zovicrem edo compeed partxe batzuek eta etxeko erremedioek sendaketa bizkortu dezakete sodio bikarbonato pasta bat bezala. Halaber, azkarrago kendu nahi baduzu, medikuak antibiotiko bat errezetatuko dizu, aciclovir izenekoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]