Ezpel arrunt
Ezpela | |
---|---|
![]() |
|
Sailkapen zientifikoa ![]() |
|
Erreinua: | Plantae |
Kladoa: | Angiospermae |
Kladoa: | Eudicotyledoneae |
Ordena: | Buxales |
Familia: | Buxaceae |
Generoa: | Buxus |
Espeziea: | Buxus sempervirens L. |
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Buxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera[1][2][3]. Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira[4][5].
Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak[1][3]. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.
Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta[6].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Rushforth, K. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9.
- ↑ Flora Europaea: Buxus sempervirens
- ↑ a b British Trees: Buxus sempervirens
- ↑ GRIN Taxonomy for Plants - Buxus sempervirens
- ↑ Med-Checklist: Buxus colchica
- ↑ Toponymie : les noms de lieux en France
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezpel arrunt ![]() |
- Ezpela, hegal harritsuetako zuhaiska artikulua Zientzia.net gunean
|