Eztabaida:Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Referèndum sobre la independència de Catalunya» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Erreferendum[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Ez nago ados "erreferenduma" deitzearekin. Erreferendumean bozketan irabazten duen ideia indarrean jartzen da. Kasu honetan ez da inolaz ere horrela izango. Izan ere espainiar kutsua duen "erreferendunaren mehatxua" dela ematen du.

Zuzenagoa "Kontsulta" edo "Galdeketa" deitzea da. Edo nahi izanez gero "Kataluniako gobernuak independentziari buruz proposatu duen erreferenduma". Edo horrelako zeozer. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 08:55, 9 ekaina 2017 (UTC)

Ofizialki erreferendum deitzen da. Eta gainera onartutako legeek diote erreferenduman onartutakoa jarriko dela martxan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:31, 20 iraila 2017 (UTC)

Egun on deigula, eskerrik asko informazioa gehitzearren. Hala ere, Kataluniako independentzia prozesuko gertaeretan kezka dut albisteen etorri handia dela-eta behar bezala ez kokatutako informazio asko dagoela eta oso artikulu luzeak batzuetan, ia zerrenda moduan, adibidez, kronologia atalik ez da behar hemen, Kataluniako_prozesu_independentista badugu, eta esteken bitartez konpon daiteke errerendumaren aurrekarien berri ematea. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 10:30, 20 iraila 2017 (UTC)

Kaixo, nire aldetik behinik-behin, artikuluan jorratu dudan kronologia urte bat ala urte t'erdikoa da, 2016ko irailetik 2017ko urrira (gutxi gorabehera errerenfumaren deialditik gauzatzera), erreferendumaren ondorioen arabera. Iragan urteetako kataluniar prozesua "aurrekariak" atalean oso gainetik aipatzen da, horri buruzko artikulu luze eta zabala jada badagoelako. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:31, 23 iraila 2017 (UTC)
Atsalde on Euskaldunaa, aipatu dut ere bozketan, okertu naizela eta ondo dagoela alde horretatik. Nire iritziz, pixka bat sakabanatuta geratzen da, eta kohesio gehiago beharko luke (orain arte, askotan bizpahiru lerroko paragrafoak dira + izenburu bat). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 13:51, 23 iraila 2017 (UTC)

Artikuluaren izendapen aldaketa proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumaren izen aldaketaren proposamena egin eta bozketara aurkezten dut, beste norbait aurka edo beste proposamen edo izendapenak dauazka proposatu eta bozkatu beza.

Proposatzen dudan izen berria 2017ko Kataluniaren independentzia erreferenduma da, orain arteko izen orokorra baina dataz nahiz aipamanez zehatzagoa dela iritzi baidut. Bitxia bada ere, katalanezko Wikipediak ez beste gainontzeko guztiek erabiltzen duten izena. Adibidez, jada euskarazko Wikipedia, 2014ko Eskoziako independentzia erreferendumaren edota 2017ko Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferendumaren izenen adibidea baditugu.