Eztabaida:2024ko Udako Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldia
Itxierarekin eztabaida izan ote den
[aldatu iturburu kodea]'Eztabaidak' epigrafean ñabardurak sartu ditut. Baina kenduko dut orria oraingoz 'Olinpiar Jokoetako eztabaidak' kategoriatik, ze han aipatzen den eztabaida izatez dagokio emakumezkoen gimnastikako zoruko dominei. Hain zuzen azken-azken helegiteak argi ote dauden han... gaur ere irakurri dut borrokan ari direla AEBetakoak. Ciolacu azkenean ekitaldian izan zen ala ez, ez dakit. Nolanahi ere, zoruko dominena argitzen bada, beste orri hartan osatzekoa izango da. Itxiera ekitaldiak beste eztabaidarik izan bazuen... ez dakit, akaso ikuskizunaren zati bat LA-n izan zela eta ez sarrerak ordaindu ziren estadioan? baina edozein modutan, 'eztabaida' kategorian, oso urruti irekierak edo zoruko dominenak eragindakotik. @Gotzon entzat oharra bereziki adeitasunez. Luistxo (eztabaida) 10:10, 13 abuztua 2024 (CEST)
- Mila esker, @Luistxo, guztiz ados zurekin. Bide batez, akats ortotipografiko batzuk zuzendu ditut emakumezkoen gimnastikako zoruko artikuluan.
- Ikuskizunaren atal bat Los Angelesen egitea ez dut inon irakurri kritikatua izan denik. Alderantziz, Thomas Jolly ekitaldiaren zuzendari artistikoari entzun nion atzo, franceinfo: telebistan, hurrengo jokoak antolatuko dituen hiriari «carte blanche» moduko bat utzi ohi zaiola, eskualdatzea nahi bezala egin dezaten. Tradizio bat omen da. Gotzon 10:49, 13 abuztua 2024 (CEST)