Eztabaida:Antoni Gaudí

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

2010eko NA izendapen agiria[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2010-05-10.


2020ko NA berrikusketa[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau uneko kalitate eskakizunekin berrikusi ondoren, nabarmentzea kendu zaio, nabarmendua izateko baldintzak betetzen ez dituelako. Zehaztutako hutsak zuzenduz gero, berriz nabarmendu ahalko da.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2020ko ekainaren 7.


Iruzkina: Artikulu honek ez ditu gaur egun NA izateko baldintzak betetzen eta beraz, 2019ko Wikipediako Txokoko eztabaidan oinarriturik, zeinetan NA eta ON artikulu zaharrak berrikustea erabaki zen, artikulu honi NA izendapena kendu diot, honako gabeziak ikusita:
1 - Laburtasuna. Artikulua ez da 25 KB-ko gutxieneko tamainara iristen, baina ez da hori nabaritu diodan gabezia handiena luzerari dagokionean. Argi dago artikuluari informazio biografikoa falta zaiola, baina batez ere bere lanei buruzko xehetasunak sumatzen dizkiot faltan. Beste Wikipedietako artikulu nabarmenduak baino askoz gutxiago osatua dago.
2 - Erreferentziak: egiaztagarritasun politikak jarraituz, NA artikuluek paragrafo bakoitzean hainbat erreferentzia eduki behar dituzte, informazioa zuzenean egiaztatzeko aukera izan dezan irakurleak, liburu osoak irakurri gabe. Artikulu honetan ez dago aukera hori eta bakarrik bibliografia atalean dago iturriei buruzko informazioa.
3 - Antolaketa: antolaketan ere berrikusketa behar du. Atal ugari "Gaudi eta katalanismoa", etab. ez daude osatuta. "Ikus, gainera" atala falta zaio. Nik ez nioke Kalitatezko Artikulu motako izendapenik emango (ez NA ez ON), berrikusketa sakon bat egin arte.