Eztabaida:Arrazionalismo (filosofia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltzaindiak arrazionalismo arautu du[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak arrazionalismo arautu du. Eta gure terminologia erakunde gorenek ere (ikus Elhuyar eta Euskalterm), euskara batuan aukera egokiena arrazionalismo dela diote. Filosoforen batek kontrakoa esan badu (zein filosofok? hemen inork ez du erreferentziarik jarri, razionalismo aukeraren alde), ez dut uste aski arrazoia denik. --- Xabier Armendaritz 2022-09-29, 07:55 (UTC)

Bai, arrazoi duzu horretan, eta horregatik genuen hala. Descartesi buruzko bideoa egiten ari ginela Ikusgelarako, "razionalismo" kontzeptua agertu zen, eta zuzendu genuen, baina filosofia fakultatetik esan digute desberdindu behar dela "razionalismoa", "arrazionalismoa" (arrazoiarekin ulertu ezin daitekeena, a- hori dioelako) eta "irrazionalismoa" (arrazoiaren aurkakoa dena). Erabilera ohikoena "arrazionalismo" da, baina teknikoki hor esan nahi duena "razionalismo" da. Saiatuko naiz gaur bertan lortzen horren inguruko datuak eta erreferentziaren bat. -Theklan (eztabaida) 10:00, 29 iraila 2022 (CEST)[Erantzun]

Bestalde, -a horrek negazioa (sic; euskara txukunean, ezeztapena, ukapena) dakarrela... ez da egia beti. Orduan, arrazoi zer da, razoi eza? --- Xabier Armendaritz 2022-09-29, 08:03 (UTC)

Ez, normalki euskaraz ez dago r hitzarekin hasterik (robot, radar eta halakoak kenduta). Baina, kasu honetan, hiru kontzeptu ezberdin direlako ezberdintzen dituzte filosofian. Hau da, arrazoiaren alde ari dena razionala litzateke.

Orduan, beste eztabaida bat ere badugu: zer izenburu behar du artikulu honek, teknikariek darabilten euskara teknikoak eskatzen duena ala erabiltzaile arruntak darabilen euskara arruntak eskatzen duena? Izan ere, badugu aurrekari bat, non euskara arruntari lehentasuna eman zaion euskara teknikoaren gainetik... Agian eztabaida orokorrago bat ere beharko litzateke, Txokoan edo. --Xabier Armendaritz 2022-09-29, 08:15 (UTC)

Akaso modurik logikoena da "arrazionalismo" uztea, eta ohar batekin konpontzea hori. Baina galdetuko diet Filosofia irakasleei (gaur bertan egongo naiz) eta saiatuko naiz honen arrazioa azaltzen. -Theklan (eztabaida) 10:31, 29 iraila 2022 (CEST)[Erantzun]

Bat nator. Nahiz eta zenbait testuingurutan razionalismo erabili beharko den, rationalism eta arrationalism bereizteko (aurkitu dut horren alde egiten duen iturri fidagarri bat), artikulu honetan arrazionalismo jarriko nuke, hori delako erabilera nagusia euskaraz. Eta beharrezko ohar guztiak jarriko nituzke, arrazionalismo horrek euskara teknikoan kontrakoa ere esan nahi dezakeela ohartarazteko. --Xabier Armendaritz 2022-09-29, 08:44 (UTC)