Zerrenda eztabaida:Asteroideak (1-1000)
Arratsalde on guztioi.
Asteroideen izenak milaka ipintzea pentsatu dut baina hurrengo oharra ateratzen da Editorean:
OHARRA: Orrialde honek 49 kilobyteko tamaina du; nabigatzaile batzuek arazoak izan litzakete 32kb-tik gorako testuekin. Mesedez, saiatu orrialdea atal txikiagoetan banatzen.
Beraz, ez dakit nola komeniko litzatekeen artikulu hau osatzea, berrehunka adibidez?
Zuen erantzunak espero ditut. Mila esker aldez aurretik.
--Arabar 16:59, 11 Urria 2006 (UTC)
- Nik uste dut milaka egitea gehiegizkoa dela, alde batetik nabigatzaile eta ordenagailuentzako, baina batez ere irakurtzeko. Erosoagoa iruditzen zait ehundaka egitea, edo 1000 baino gutxiago behintzat. Interwikiak aztertuz gero:
- Ingelesezkoa ez da existitzen (hauek ehundaka eginda daukate, kroazierakoek bezalaxe).
- Frantses, italiera, japoniera eta portugesekoek 1000ka eginda daukate, eta arazo beretsuak dituzte: CUIDADO: Esta página tem 94 kilobytes. Alguns navegadores podem ter problemas ao editar páginas com mais de 32kb. Por favor considere quebrar a página em seções menores.
- Alemanekoek aurkibide gisa daukate artikulu bat, eta ondoren 500ka banatuta.
Beraz argi dago bakoitzak bere sistema erabiltzen duela. Nik asteroideen inguruan ez dakit ezer; ez dakit milaka banatzeak logika duen, edo berdin den egiten den banaketa. Zuk zeuk ikusi; dena dela, ni ehundaka egitearen aldekoa naiz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:47, 11 Urria 2006 (UTC)