Edukira joan

Eztabaida:Atena

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Gehitu atala
Wikipedia, Entziklopedia askea

Atenaren hontza edo mozoloa (Txikipediako artikuluan)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Lehenengo paragrafoan honakoa irakurtzen da:

Atenaren ikurrak olibondoa (bakearen ikurra) eta hontza (jakinduriaren ikurra) ziren.


Baina https://eu.wikipedia.org/wiki/Atenaren_mozoloa orrialdean honakoa irakur daiteke:


Atenaren mozoloa filosofiaren sinbolo gisa erabili izan da mendebaldeko kulturan.

"Atenaren hontza" izena oker eman zaion, berez mozolo arrunt bat denean, izen zientifikoa Athene noctua baituena.


Aldatu beharko genuke?


Ondo izan, Chugdush (eztabaida) 08:16, 5 maiatza 2026 (CEST)Reply

Eta https://eu.wikipedia.org/wiki/Atena orrialdean:
Mozoloa
Nahiz eta Atenea jainkosaren sinbolo nagusia hontza edo gau-hontza izan, badirudi, jainkosaren benetako ikurra mozoloa dela. Atenea jainkosa Atenas hiriaren patroia zenez, hirian sortzen ziren txanponetako irudia mozoloarena zen. Homerok bere idazkietan badirudi Ateneak mozolo edo mozolo-begiak dituela. Chugdush (eztabaida) 08:02, 6 maiatza 2026 (CEST)Reply
Badaez pada iruzkin bat. Baliteke arazoaren parte bat ingelesezko bertsioak itzultzetik etortzea (oro har, ez soilik Wikipedian). Ingelesez ez dago hitz zehatz bat "Mozolo"-rako, eta gaztelaniazko "lechuza" (guretzat hontza dena) ingelesez hitz bera da: owl. Beraz, ingelesetik hartzen bada informazioa, gaztelaniaz, buho, lechuza edo mochuelo itzuliko da, eta euskarara, hontza edo mozolo. Baina, greziar irudiak (adibidez txanponak) begiratzen baditugu, ikusten dugu, zalantzarik gabe, mozoloa dela. Suna no onna (eztabaida) 10:56, 6 maiatza 2026 (CEST)Reply
Eskerrik asko arazoaren berri emateagatik, Chugdush. Kosta zait non zegoen aurkitzea, Wikipediako artikuluan zegoela ulertu baitizut; azkenean, konturatu naiz arazoa Txikipedian zegoela (beste inor galdu ez dadin, gehitu diot parentesia atal honen izenburuari). Zuzenduta, orain mozoloa aipatzen du Txikipediako artikuluak. --Xabier Armendaritz 2026-05-06, 08:04 (UTC)