Eztabaida:Bankuaren gerra

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau bozketarako onartu da.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2015-12-16.


Iruzkina: Artikulu ona da, baina itzulpen kutsua du (zenbait ingeleskada) eta hizkuntzaren aldetik akatsak ditu (sintaxia, ortografia, morfologia). Ez du askorik falta, nabarmendua izateko moduko mailara iristeko. --Xabier Armendaritz 2015-12-16, 11:17 (UTC). Egin beharreko zuzenketa batzuk eginda, nabarmendua izateko aukeratua. - --Joxemai; (erantzunak) 07:47, 27 apirila 2016 (UTC)


Jackson demokrata ala errepublikano-demokrata[aldatu iturburu kodea]

Iñaki LL azalpen eskaera pribatu erantzunez, ingelesezko wikipedia iturritzat hartuta (hemen), 1832rako Alderdi Demokrata sortua zegoen, eta beraz zilegi da esatea Jackson demokrata dela, eta ez errepublikanoa, alderdi demokrata-errepublikanoa 4 urte lehenago zatitu baitzen; dena den hitzaren anbiguotasuna saihesteko "alderdi demokratakoa" erabiliko dut. - --Joxemai; (erantzunak) 12:26, 27 apirila 2016 (UTC)

Kaixo berrize Joxemai, zuzenketa batzuk leheneratu ditut, lehen bezala zuzenagoak direlakoan, eta beste batzuk, berriz, bere horretan. Aipatu dizut bestela ere: alderdi bat zer zen ez zegoen oso argi, pertsona eta ideia batzuen inguruan biltzen zen jendea zen. Batzuetan, demokratak (jacksonen aldeko errepublikarrak), the kitchen cabinet esan nahi du, bere kabinetea. Jackson errepublikar ideologiarekin identifikatzen zen/zuten, eta talde horri demokratak deitzen hasi zitzaizkien, modu ez ofizialean. Geroko historiografiak izen zehatzagoak eman dizkie geroko historiako beste aukera politiko batzuetatik bereizteko, baina hori ez zen horrela. Aipatutako bi erreferentzietan hori oso argi agertzen da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 22:18, 27 apirila 2016 (UTC)

2020ko NA berrikusketa[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau uneko kalitate eskakizunekin berrikusi ondoren, nabarmentzea kendu zaio, nabarmendua izateko baldintzak betetzen ez dituelako. Zehaztutako hutsak zuzenduz gero, berriz nabarmendu ahalko da.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2020ko ekainaren 7.


Iruzkina: 2018ko irailean onartutako Kalitatezko Artikuluak izendatzeko irizpide berriak jarraituz, 2019ko Wikipediako Txokoko eztabaidan artikulu honi NA izendapena kentzea erabaki zen, honakoagatik:
1 - Luzera: Ez da gutxieneko 25 KB-ko tamainara heltzen. Informazioa falta zaio atal ugaritan. Atzerriko Wikipedietako ON motako artikuluetan adibidez, sakondu egiten da aurrekari eta ondorioetan.
2 - NA motako artikulu batek sarreran irudi bat behar du.
3 - Bada erreferentziarik gabeko aipurik.
ON motako artikulu izendatzea erabaki da.