Eztabaida:Batasuneko garrantzizko leku

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Batasunaren Garrantzizko Leku» orritik birbideratua)

Iruditzen zait terminoaren lehen aldaera, fitxaren izenburuarekin bat datorrena (Batasunaren Garrantzizko Leku) ez dela zuzena eta bestela behar duela. Site of Community Importance (SCI), Lugar e Importancia Comunitaria (LIC), Sito di interesse comunitario... izenek argi uzten dute Batasunak ez duela ez 'garrantziarik' ez 'lekurik'. Adierazi beharrekoa da toki jakin baten garrantzia Batasun mailakoa dela, ez toki mailakoa bakarrik.

Horregatik propostzen dut 'Batasun mailako garrantziko leku' esatea termino honi.

Haatik, ez dakit nola egin behar den aldaketa hori gauzatzeko, barkatu beharko didazue.

Rafa Saiz Elizondo

Kaixo, Rafa. Toki egokira etorri haiz, hauxe duk artikuluaren izenburua aldatzea proposatzeko tokia. Hirekin bat natorrek ez dela oso egokia (besteak beste, hiztun batentzat izen horren berezko interpretazioa «Batasunaren leku bat, garrantzia duena» delako; «Kristoren egiazko jarraitzaileak» esaten dugunean bezala), eta nik «Batasunaren eremuko garrantziko leku» proposatuko nikek.
Proposamenak proposamen, kontuak duk «Batasunaren Garrantzizko Leku» dela Eusko Jaurlaritzak barra-barra darabilena (7.350 emaitza inguru, oraintxe, Jaurlaritzaren webgunean). Eta Wikipedian, entziklopedia gehientsuenetan bezala, erabiltzen diren terminoak jasotzen dizkiagu, lehenik eta behin; erabiltzen den terminorik ez badago, orduan bai, sortu egiten diagu. Oraingo honetan, ordea, dagoena jaso behar. Nafarroako Foru Erkidegoan, aldundiren batean edo udalen batean beste terminoren bat erabiltzen dela dokumentatuz gero, hori ere jaso daitekek; eta egokiagoa baldin bada, lehentasuna eman geniezaiokek eta izenburutzat jar genezakek. --Xabier Armendaritz 2012-05-28, 11:52 (Eguzk.)