Eztabaida:Belar gaizto

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Belar txar» orritik birbideratua)

Kaixo. Oker ez banago, Euskal Wikipediako politikaren arabera Euskaltzaindiaren Hiztegia jarraitu behar dugu. Hiztegi horretan belar gaizto forma hobesten da belar txar formaren gainetik, nahiz eta biak onarturik egon. Honen ordez, bestelako irizpideak erabiltzeko, adibidez, Egungo Testuen Corpuseko maiztasuna edo Elhuyar hiztegia, bozketa egin behar dela ulertzen dut. Beraz, bozketa hori egin artean, izenburutzat belar gaizto forma erabili behar dela pentsatzekoa dirudi. Bestelako iritzirik eskertuko nuke Eniisi Lisika, Iñaki LL, Josugoni, Kamiruaga, Lainobeltz, Luistxo, Marklar, Theklan eta Xabier Armendaritz. Gero arte.-Urtar (eztabn aida) 13:11, 18 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Ados. Euskaltzaindiaren Hiztegiko «belar» sarreran, belar gaizto izenari eman diote lehentasuna. Beraz, izenburuak horixe izan beharko luke. Hori bai, sinonimotzat eta maila berean agertu beharko du belar txar izenak, inolako markarik gabe ageri baita sinonimotzat sarrera horretan. --Xabier Armendaritz 2021-05-18, 14:33 (UTC)
Ados biokin-Lainobeltz (eztabaida) 17:47, 18 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Errusieran bi hitz ditugu: плохой «txar» eta злой «gaizto», eta hitz horiek esanahi ezberdinak dituzte. Плохой esaten da zerbait kalitate txarra duena edo kalte eragiten duena esan nahi denean (gauza bati dagokio gehienetan) eta злой, berriz, gizaki bati edo beste izaki bati dagokio gehienetan eta «gauza txarrak egiten dituena» esan nahi du. Ez dakit zehazki euskaraz bi hitz horiek –«txar» eta «gaizto»– esanahi berdina al duten. Eniisi Lisika (eztabaida) 22:57, 18 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Eniisi, euskaraz uste dut esanahi horien arteko desberdintasunak ez direla hain argiak. Begira hemen: [1].-Urtar (eztabaida) 13:14, 19 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Kaixo Urtar eta Eniisi Lisika ba Bizkaian behintzat desberdintasuna argia da. Gaiztoa gizaki bati edo beste izaki bati dagokio gehienetan eta «gauza txarrak egiten dituena» "ume gaiztua da, gaizakeriak egiten ditu" Eniisi Lisikak idatzi duen bezela. Txarra aldiz kalte egite duena, ondo ez dabilen zeozer edo gizaki edo izaki bat ona ez denean "umea txarra da futbolean". Ba hau nire ekarpena Bilbotik. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 15:59, 21 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko, Oraina. Agian Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) estreinatu dezakegu.-Urtar (eztabaida) 16:29, 21 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Inork kontrako iritzirik eman ez duenez, izenburutzat belar gaizto forma jarriko dut. Eskerrik asko.-Urtar (eztabaida) 10:44, 24 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Kaixo. Ez dut uste Euskaltzaindiaren hiztegian belar gaizto hobesten denik belar txarren gainetik, baizik eta hiztegiko sarrera ematean bat aukeratu dela esanahia idaztean, eta bestea “berbideratu” (gauza bera gertatzen da euskalki marka dutenekin). Sarrera nagusia aukeratzeko orduan irizpide bat izan daiteke Wikipedian (nahiz eta ez dudan uste horrela finkatua dagoenik). Bego. Baina "belar txar" "belar gaizto"ren sinonimo-sinonimo izanik, ez dut uste lehena baztertu behar denik eta "belar txar" guztiak "belar gaizto" bihurtu (jakinik lehenegoa dela egungo euskaran erabiliena). Hau da, izenburua belar gaizto izanik ere, ez dut uste artikuluko termino guztiak aldatu behar direnik, batez ere beste norbaitek asti hartu duenean artikulua idatzi/itzultzeko... --josugoni (erantzun hemen) 10:17, 6 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
Testuan idatzi nituenak leheneratu ditut, baina izenburua bere horretan utzi, noski, erabaki bezala. -josugoni (erantzun hemen) 22:55, 21 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
Badaezpada erreferentzia hau hona dakart:
« Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; hemen, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira [...]. »
[Euskaltzaindiaren Hiztegia - Argibideak eta erabiltzeko gida]
Hau da, ongi ulertu badut, Euskaltzaindiaren Hiztegian definitzaile bezala agertzen diren hitzak hobesten dira, adibidez: belar gaizto.
Bestaldetik, hauxe dio gure wikipediako politika batek:
« Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. »
Wikipedia:Politikak/Hiztegi_Batuko_hitzak_eta_sinonimoak
Beraz, logikoa iruditzen zait Euskaltzaindiak hobetsitako hitzak ere izenburuan eta agerikotasun handia duten beste toki berezietan hobestea, beste sinonimoak bere neurrian mantenduz. Kasu honetan, aldiz, hobetsitako hitza baztertuta dago testuan: belar gaizto lau aldiz agertzen da, eta belar txar hamazazpi aldiz, agerikotasun handiko tokietan barne.
Wikipedia euskaldun guztientzat dela kontuan hartuz, ez dirudi egokia Euskaltzaindiak hobetsitako hitzak baztertzea, norbanakoaren herriko edo gustoko sinonimoak bultzatzeko.-Urtar (eztabaida) 14:50, 24 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]