Eztabaida:Bertsolari Txapelketa Nagusia
"Izena" azpiatalaren sorrera eta zalantzak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo:
Txapelketaren izendaketa-aldaketez aritzeko, "Izena" azpiatala sortu dut; 1935ean eta 1936an ez baitzen "Txapelketa" erabiltzen, baizik eta "Bertsolari Guduak". Hori argitzeko jarri dut. Hala ere, oraindik hau osatzen falta da, adibidez 1960ko edo 1980ko hamarkadan "Bertso Txapelketa" edo "Bertsolari Txapelketa" ote zen? Noiz hasi zen Nagusia "abizena" erabiltzen? Noizbait Euskal Herriko terminoa ere erabili zen izen ofizialean?
Hau osatzerik posible bada... Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:09, 17 otsaila 2025 (CET)
Euzko Gaztedi>>Euskaltzaleak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo:
Aldaketa txiki bategin dut antolatzaileen gainean. Aurreko bertsioan jartzen zuen 1935eko eta 1936ko txapelketak Euzko Gaztedik antolatu zituela. Hala ere, antolatzailea Euskaltzaleak (eta Aitzol bera, batez ere) izan zen. Euskaltzaleakek editatu zituen edizio horietako liburuak eta berak izendatu zuen epaimahaia, gainera, Euskaltzaleakek "gonbidatu" zituen bertsoak eta jarri puntuaketa sistema. Egia da Eusko Gaztedik paper garrantzitsua izan zuela (epaimahaikideren bat ere eman zuen, Txomin Olano adibidez, 1935ean) eta bertsoak eskuz kopiatzen zituztela EGIko militanteek, baina Euskaltzaleak izan zen paper eta zama handiena izan zuela.
Horregatik, honela jarri dut: "Euskaltzaleakek, Euzko Gaztedik lagunduta, antolatu zituen". Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:14, 17 otsaila 2025 (CET)