Edukira joan

Eztabaida:Bixente Eskisabel

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Abizena: Eskisabel / Esquisabel

[aldatu iturburu kodea]

Nire aitonaren abizena ez zen Eskisabel, Esquisabel baizik. Aldaketarako jarraitutako irizpideak kontsultatu daitezke? Eskerrikasko! --xeskisabel (eztabaida) 12:48, 2 apirila 2012 (UTC)

Gaztelaniaz eta dokumentu ofizialetan, bai, «Esquisabel» izango zen. Zuen aitona hil zenean, gainera, abizenak euskaraz idazteko modu normalizaturik ez zen oraindik. 1968az geroztik, ordea, euskara batua dugu; eta 1998az geroztik, abizenak euskaraz idazteko modu estandarra ere bai (Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal deituren izendegia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Espainiako Justizia Ministerioak onartua). Beraz, antroponimian adituak diren euskal terminologoen iritziz, euskara batuan idatzitako testuetan, garai hartako abizenak euskarazko modu estandarrean idaztea komeni da, eta halaxe onartu zen euskal wikipedian. --Xabier Armendaritz 2012-04-02, 14:59