Eztabaida:Diula

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Dioula» orritik birbideratua)

Artikuloaren izena, nire ustez ez da egokia, Dioula frantsesez dakitinentzako, Jula, bezela ahozkatzen da, beti ere Ju, inglesek ahozjatzen daben moduan ahozkatuta, eta ez Ju espaniolek ahozkatzen duten moduan , esate baterako. Euskaldunok Dioula ikusita D - i - o - u - l - a irakurtzen dogu, baina hizkuntzaren izena JULA da. Jula hitzak, Bamanankeraz, eta mandinga hizkuntza guztietan, merkataria esan nahi du.

Eta New York artikuluan zer jartzen dugu orduan? Niu York? Orain, serioski, ikusi dut Jula hizkuntza ere deitzen zaiola. Izenburua alda dezakezu mugitu botoia sakatuz, eta gero, artikuluaren hasieran bi izenak aipa ditzakezu, ondo iruditzen bazaizu. --Unai (esaidank) 20:49, 5 Apirila 2008 (UTC)
New York inglesez dago, New York-ko hizkuntzan, Diuola ez dago Jula hizkuntzan, frantzesez dago, Dioula euskal itzulpenaz hartzen badugu Niu York barik, Nouveau York hartu beharko genuke :).--Netaa;
Ni aldatzearen kontra nago. Beste hizkuntza guztietan hala idazten da eta nire ustez egin beharko litzatekeena da Jula moduan ahoskatzen dela jarri, ez titulua aldatu. Beste hizkuntzetan hala izendatzen zaio hizkuntzari eta ez gara izango hori aldatuko dugun arraroak. Unai, zuk jarritako New Yorken berdina da, ez diogu izena aldatzen ahoskeragatik. --Janfri; bai esan? 20:54, 5 Apirila 2008 (UTC)
Eta bazterrak pixkat gehiago nahasteko Entziklopedia Britaniar txit argiak dyula dakar! Begiratu hemen. --Unai (esaidank) 20:58, 5 Apirila 2008 (UTC)

Barriro azpirratzen dizuet, Dioula, FRANTSESEZ dagola, hitz egiten den herrietan frantziako ex koloniak zirelako, "ou" frantsesez U irakurtzen da, d-i-o-u-l-a hitzak, horrela irakurrita ez dauka sentzurik, jula, aldiz, merkataria esan nahi du, eta merkataritzan erabiltzen den hizkuntza izateagaitik, herri askotan JULA izena hartu du hizkuntza honek, "merkatarien hizkuntza", frantziako ex koloniak izateagaitik, informazio iturriak frantsesez egoten dira gehienetan, eta JULA frantsesez Dioula idatzi behar, hori dela eta, baina Dioula usten badugu, euskadin JULA-ri d-i-o-u-l-a deituko diote, eta inork ez du jakingo zeri buruz ari diren hitz egiten. Eta gainera ez da egia mundu guztiak Dioula idazten duela, iturri asko daude Jula erabiltzen dutenak. Frantseak dira Dioula esaten dutenak, eta JULA-n hizkuntzan holan idazten dugu  : [[1]] Baina uste baduzue Frantsezez ustea hobeagoa dela, horrela utziko dugu, bakarrik jakin nahi neban zeuen aburua :) Beste aldetik, ez dakit zelan igotzen diren irudiak wikipediara :(

Ba jarri "Dioula edo Jula hizkuntza" edo "Dioula (Jula ahoskatzen da)" edo antzeko zerbait... Nire ustez behintzat, ez dakit besteek zer esango duten. Azkenik, idatzitakoaren ostean ~~~~ jartzeko eskatuko nizuke zure lankide izena eta ordua ateratzeko, jakiteko nork egin duen komentarioa, honen ostean neurea agertzen den moduan. --Janfri; bai esan? 20:37, 6 Apirila 2008 (UTC)