Edukira joan

Eztabaida:Ernesto Lanzagorta Mendizabal

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Gehitu atala
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Ernesto lanzagorta mendizabal» orritik birbideratua)
Latest comment: duela 4 hilabete by Theklan in topic Broma bat da?

Broma bat da?

[aldatu iturburu kodea]

Ea hau argitzerik dugun, @EnekO10. Ernesto Lanzagorta artikulua ezabatzearekin ados zaudela diozu, eta aldi berean sortzen duzu beste biografia bat, berdin berdina, pertsona berdinarena, abizenak letra xehez jarrita, non inongo daturik ez den ematen pertsona hori mantentzeko? Theklan (eztabaida) 18:37, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply

ba azaldu nola egin dezakedan mesedez, egin dudan orri berria datu zehatzak, egiazkoak eta erreferentiatukoak ziren, ez dut ulertzen orduan. EnekO10 (eztabaida) 18:49, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Hasteko, gaizki dago: abizenak letra larriz doaz. Jarraitzeko:
  • Zergatik zen pertsona hau garrantzitsua entziklopedia batean agertzeko? Zer egin zuen? Zein iturrik aipatzen dituzte lorpen horiek?
  • Bere anekdota batzuk kontatzen dituen aldizkari bateko orrialde batez gain... besterik ba al dakigu bere inguruan?
  • Geneaneten daude norbaitek zuhaitz genealogiko bat eraikitzeko sartu duen edozein pertsona. Edozein. Erabili dezakegu esateko non jaio zen, edo noiz, ez badago beste iturririk.
  • Nik dakidala, hau klaserako lan baterako da. Irakasleak eskatu dizue aldizkarietan bilatzeko pertsonak, eta euren biografiak osatzeko. Ez zara saiatu bere izena Bizkaiko dokumentu sakramentaletan bilatzen ere. Hori egin izan bazenu, jakingo zenuke 1892ko abenduaren 9an jaio zela, adibidez. Hori ez da datu esanguratsu bat biografia bat egiteko: denok jaiotzen gara. Baina, gutxienez, izango zenuke iturriren bat gehiago.
Zuk uste baduzu Ernesto Lanzagorta Mendizabalek merezi duela artikulu entziklopediko bat, lorpen handiak egin zituela, benetan dagoela justifikatuta... egin daiteke. Baina, horretarako, iturriak beharko dituzu. Eta, une honetan, ez dago ezer ere. Theklan (eztabaida) 19:13, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Bai, saiatu naiz, eta leku guztietan bilatu dut informazioa, eta ez da ezer agertzen. Egunak daramatzat pertsona hauei buruz ahalik eta erreferentzia eta informazio gehiago bilatzen, eta bideoak ikusten jakiteko nola idatzi ondo egoteko. Orduan zuk ez esan zenbat saiatu naizen edo zer egin dudan zuk ez dakizulako ezer. EnekO10 (eztabaida) 19:52, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Gainera jaiotze data jarri ez dudala eta iturririk ez dudala eman asmatu duzu, bertan jarrita dagoelako EnekO10 (eztabaida) 19:55, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Ba ez bada ezer ere agertzen, zerbaitegatik izango da: pertsona ez delako esanguratsua eta, beraz, ez duelako artikulu bat merezi Wikipedian. Pertsona esanguratsua balitz, dokumentazio asko egongo litzateke, edo, gutxienez, pare bat artikulu eta liburu bat. Theklan (eztabaida) 20:13, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Bai, arrazoia eta barkatu horrela jartzeagatik, zure errua ez delako, baina nire irakasleak hau eskatu dit, eta saiatu naiz azaltzen ez dagoelako inolako informaziorik baina berdin zaio. Nik badakit nire artikuluak ondo ez daudela baina eske ya ez dakit zer egin, bestela 0 bat jarriko didalako. EnekO10 (eztabaida) 20:24, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply
Ba beste pertsona batzuk aukeratu beharko dituzu. Edo informazioa bilatu eta justifikatu zergatik den pertsona hau esanguratsua. Theklan (eztabaida) 20:47, 30 martxoa 2026 (CEST)Reply