Eztabaida:Euskadiko Alderdi Popularra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Barregarria[aldatu iturburu kodea]

Uste nuen hau entziklopedia bat zela, baina artikulu hau irakurtzen aitortu beharra daukat oso erratuta nengoela. Orain badakit zertarako balio duen euskarazko Wikipediak. Honela, informazio neutrala eta balioduna ematen, asko zabalduko dugu. -83.43.231.232 11:52, 3 Abuztua 2011 (UTC)

Euskal Wikipediara testu hauek guztiak ekartzea euskaldun dozena gutxi batzuen boluntario lana izan dela aintzat hartuta, ez nuke esango ahuntzaren gauerdiko eztula denik, nahiz eta oraindik ere hutsuneak oso handiak —edozein jakinzalek eta euskaltzalek nahi baino askozaz ere handiagoak— diren. Zuk idatzi duzun paragrafo dotore bezain kexati hori idazteko gaitasuna duenak, badu aski eta sobera gaitasun, artikulua txukundu, osatu eta edertzeko. Neronek atera dut bandalo batek behinola artikuluan sartu zuen ziria, baina erabiltzaile guztion onerako litzateke zerorrek ere entziklopedia honi behar duen tornuia ematen lagunduko bazenu, noiz edo noiz, gogoko duzun gairen bateko artikuluren bati heldu eta txukuntze lantxo bat eginda.
Esker mila, nolanahi ere, hain luzaroan oharkabean pasatu zaigun bandalismo horren berri emateagatik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:25, 3 Abuztua 2011 (UTC)