Eztabaida:Euskal Herria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida zaharrak


Berrantolaketa handia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Artikulu honen berrantolaketa handia egin dut, denborarekin nahaste handia baitzegoen. Atal batzuk garatzeke daude, beste batzuk laburtzeke, eta irudiak ondo aukeratzea ere garrantzitsua da. Norbaitek lagundu nahi badu, bide handia dugu artikulu hau benetan nabarmen izan dadin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:09, 27 azaroa 2018 (UTC)

Ingelesezko Wikipedian nazio edo estatu batzuen artikuluak begiratzen ibili naiz eta ikusi dut ingelesezko Wikipedian ez dagoela eredu bakarra artikuluen atalak antolatzerakoan. Begiratu ditudanen artean agian "United States of America" edo Australi artikuluetako eskema kopiatuko nuke gure artikulu honetan. Hori bai, ikusi ditudan artikulu gehienetan Historia atala Geografia eta Demografiaren gainean ikusi dut. Gorkaazk (eztabaida) 20:04, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
@Gorkaazk: Nik uste dut AEBko eredua kopiatu nuela ingelesezko Wikipediatik, baina bai, historia pasa dut geografiaren ostera. Berdin dit, egia esan, baina udalerrietan uste dut horrela egin ohi dugula. - Theklan · Eztabaida · E-maila 20:09, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Primeran! Orain atalak edukiez betetzea besterik ez da geratzen ;-) --Gorkaazk (eztabaida) 20:39, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Nire ustez Euskal diasporaren atalak ez du lekurik Euskal Herria artikuluan, baizik eta euskaldun artikuluan. Azken finean, artikulu honek lurralde horretan bizi direnei buruz hitz egin behar du, ez herri horretako biztanleen inguruan. Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:30, 27 azaroa 2018 (UTC)

Nire ustez, «Demografia» atalari dagokio, azpiatala izan gabe, eta oraingo bertsioan diasporaren atalak dituen lehenengo bi esaldiekin bakarrik osatutako paragrafo gisa. Gaian sakondu nahi duenak, loturaren bidez eskura izango du diasporari buruzko artikulua. --Xabier Armendaritz 2018-11-27, 20:25 (UTC) 20:25, 27 azaroa 2018 (UTC)

@Theklan: Nire ustez, gehiegizko historia tartea zuen (eta du artean ere...), ez da beharrezkoa, gero historia atala datorrelako. Hala ere, ikusten duzunez, zure ahalegina mantendu dut, hiperlaburpen trinko baten bidez (ezinezkoa esteka guztiak mantentzea). Kontzeptu historikoari buruzko azalpen bat ere gehitu dut, eta nahiko txukun dagoela esango nuke. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:47, 1 abendua 2018 (UTC)

Kirolen atala[aldatu iturburu kodea]

Orain iruditzen zait "gauzen bilduma" bat dugula, eta interesgarria izango litzateke artikulua prosazkoa izatea, ahal bada beste azpi-artikulu batzuetara zuzenduz. Adibidez, en:United_States#Sports sekziora bagoaz, ez dira zerrendatzen gauza guztiak, soilik nabarmenenak. Adibide luzeago bat dago en:United_Kingdom#Sport sekzioan. Nik antolatuko nuke: masa kirolak lehenengo, herri kirolak eta pilota ondoren, hiru paragrafotan gehienez ere hori. Ondoren, beste kirol batzuk eta agian pertsona esanguratsu batzuk. Zer diozue? (@Gartxoak:). Theklan · Eztabaida · E-maila 21:56, 4 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Ados. Orain konponduko dut. Gartxoak (eztabaida) 22:04, 4 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Kaixo @Iñaki LL:. Erdi Aroa atalean diozu Antso Jakitunak Aita Santuaren baimena lortu zuela Nafarroako Errege titulua erabiltzeko. Garaiagatik Alexandro III.a izango dela uste dut, baina ziurtatu dezakezu datu, hori, mesedez? - Theklan · Eztabaida · E-maila 20:02, 8 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

@Theklan: Egiaztatuko dut. -Iñaki LL (eztabaida) 15:22, 9 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Kultura atala luzeegia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Uste dut kultura atala luzeegi geratzen ari dela, bereziki literaturari buruzko aipamen hain zehatzekin. Euskal Herriko kultura artikulua sortu dut, hedatzeko aukerarekin. Bereziki Gorkaazk eta Ernestobanpiroa honetan ari zaretela uste dut. Zer deritzozue? - Theklan · Eztabaida · E-maila 23:58, 24 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Bai, Kultura atala nahiko luze eta nahiko nahasia dago oraingoz. en.wikipedia.org horretan begiratu dut ea eredu on bat topatzen nuen eta ez dut eredu aipagarririk topatu. Ez dut denbora luzea erabili, egia esan.
Kultura atala hobetzeko berrantolaketa hau proposatzen dut, (bote prontoan). Atalen ordena eta zenbakitxoak aldatzea proposatzen dut.
8.1 Hezkuntza Hiru paragrafo Egoki iruditzen zait.
8.2 Literatura
8.X.X. Euskal Ahozko literatura, Euskal mitologia, Euskal Etnografia, EHko Antropologia,

(eu.Wikipediako beste artikuluetara bideratzeko estekak jarri eta ez nuke hemen paragraforik utziko).

8.13 Onomastika. Atal hori ikusi eta elikatu badut ere, atala KENDUKO NUKE. Edo, artikulu nagusira bideratu eta nahiko eta soberan.
8.2.1 Euskarazko literatura (LUZEEGI dago, hiruzpalau paragrafo eta eu.Wikipediako beste artikulu batera bideratu)
8.2.2 Euskarazko haur eta gazte literatura (LUZEEGI dago, hiruzpalau paragrafo eta eu.Wikipediako beste artikulu batera bideratu)
8.7 Antzerkigintza. Antzerkia genero literario bat da. Literatura atalera igoko nuke. Neurrikoa iruditzen zait atala.
8.2.3 Euskarazko komikiak (dagoen bezala, literaturari lotuta, eu.Wikipediako beste artikulu batera bideratu eta kito)
8.2.4 Euskal Herriko erdal literaturak. Neurrikoa iruditzen zait atala.
8.8 Zinema. Neurrikoa iruditzen zait atala.
8.3 Filosofia. Atala ondo dago. Artikulu nagusia falta da, nik uste.
8.5 Arte bisualak
8.5.1 Euskal Herriko margolaritza. Luze baina egokia iruditzen zait.
8.5.2 Euskal Herriko eskulturagintza Luze baina egokia iruditzen zait.
8.6 Musika Egokia iruditzen zait.
8.9 Kirolak Egokia iruditzen zait.
8.10 Gastronomia Egokia iruditzen zait.
8.11 Hedabideak Egokia iruditzen zait.
8.4 Zientzia. Artikulu nagusia eta atala FALTA DA.
Gorkaazk (eztabaida) 11:31, 25 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Egia da atal batzuek luzeegiak direla eta, orokorrean, artikulua desordenatuta dagoela. Ez da hori "zinema"ren kasua, oso sarrera kazkarra baita eta ez du ikuspegi orokor bat ematen. "Filosofia"n ere ikuspegi orokor horretan hutsuneak daude ene ustez. "Haur literatura"renak, bestetik, "Literatura" barruan egotea eskatzen du; geihago kontutan hartzen badugu helduen literatura eta haur literaturaren arteko muga ez dela batere garbia eta subjektiboa izan daitekeela. Agian konponketa generoka jartzea izan daiteke: Euskal eleberria, euskal antzerkigintza, euskal poesia, euskal haur literatura, euskal saiakera. Aurretik euskal literaturari buruzko sarrera orokor bat jar daiteke... Bestela, ados: sinplikatu eta ordenatu behar da, kriston txapa gelditzen ari da eta. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 13:06, 25 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Sinpletzearen alde, Haur eta gazte literatura literaturaren barruan joan beharko litzateke artikulu honetan, eta sakondu daiteke Euskal Herriko kultura artikuluan. Filosofiarena pare bat paragrafo falta zaizkit idazteko, nik uste hemen joan behar direla. Onomastika ez dakit hemen joan behar den ere... - Theklan · Eztabaida · E-maila 13:09, 25 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Historia luzeegia[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on, @Theklan:AssarXabier Armendaritz Aspalditik info adierazgarri guztia Euskal Herriko historiara pasa dut, hala uste dut, eta beste artikulu horretan gehiago zabaldu. Artikulu hau luzeegia da, eta bereziki historia atala. Proposatzen dut hemen Basquesen moduko (edo zertxobait luzeagoa den) atal bat, orain dagoen gehiena ezabatuz. Ea hartara Euskal Herriko artikulu txukun bat moldatzen goazen... -Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 20 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Bat nator «Historia» atala luzeegia dela: laburtuta, hobeto.
Bestalde, bakandu beharrean daude «Energia» eta «Kultura» atalak ere.
Lehenengoan, «Energia» atalean, dena edo dena ia dena ezabatuko nuke. Jartzekotan, Ingeles Wikipediako «United States» artikuluko atal baliokideko paragrafo labur horretan jasotako informazioaren parekoa jarriko nuke: zein diren Euskal Herrian erabiltzen diren energia iturri nagusiak eta zer proportziotan erabiltzen diren. Paragrafo labur batekin aski da, gainerakoa beste artikulu batzuetarako utzita.
Bigarrenean ere, azpiatal gehienak arras laburtuko nituzke (adibidez: zenbat eskultore aipatzen diren, artikulurik ez dutenak! Artikulurik ez badute, ez dut uste hemen aipamena merezi dutenik...), eta «Onomastika» azpiatala besterik gabe ezabatu egingo nuke. Ez diot zentzurik ikusten hemen «Onomastika» azpiatalari; euskarari buruzko artikuluan, agian... --Xabier Armendaritz 2021-05-21, 10:36 (UTC)
Ederki Xabier Armendaritz, ondo iruditzen zait ere esan dituzun puntuak. Nigatik aurrera. Beste erantzunik ez badago, historia atala birmoldatzeari ekingo diot (hori da hoberen ezagutzen dudan atala). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:52, 27 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Lixozek Euskal Herria izatea aukeratu du[aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriari buruz artikuluak eta mapak errealitate honek lehen baino lehen onartu behar dute. 213.99.122.171 08:37, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Erreferentziarik ba al dago honen inguruan? Bestetik, duda dut ea Euskal Hirigune Elkargoa eta Euskal Herria parekatu behar ote ditugun. Theklan (eztabaida) 08:40, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
https://fr.wikipedia.org/wiki/Communauté_d%27agglomération_du_Pays_Basquehttps://fr.wikipedia.org/wiki/Communauté_d%27agglomération_du_Pays_Basque#/media/Fichier:2016ko_Euskal_Hirigune_Elkargoa_sortzeko_galdeketen_emaitzak_udalerrika_(koropleta_mapa).pnghttps://fr.wikipedia.org/wiki/Communauté_d%27agglomération_du_Pays_Basque#/media/Fichier:Logo_Agglo_Basque.png
Behar diren erreferentziarik hor daude. Lixozek berdean botoen mapetan, eta Euskal Herriaren izena explizitoki erabilita mankomunitateko irudian. 213.99.122.171 08:57, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Wikipedia ez da Wikipediaren erreferentzia, baina bai, hori bagenuen jasota Lixoze artikuluan. Arazoa ez da hori, da ea Euskal Herriaren barruan sartu behar dugun Euskal Hirigune Elkargoan dauden udalerri guztiak (eta galdera alderantziz eginda: kendu ez daudenak), ze horrek ere eskatuko luke Eskiularen egoera aldatzea. Mapa guztiak berregitea zaila da, baina egin liteke denborarekin. Theklan (eztabaida) 09:29, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Ba dakigu ze mailako erreferentzia den Wikipediak, baino wikipediako artikulu horietan bilatu ahal dezakete behar diren erreferentzia guztiak. Nik ez nago ados Eskiulari buruz esandakoarekin. Gauza bat da esatea Euskal Hirigune Elkargoaren barru diren udal guztiak Euskal Herriko parte diren, eta beste gauza da esatea Euskal Herria Hirigune Elkargotik kanpoan diren udalak ezin direla Euskal Herriko parte izan. Euskal Hirigune Elkargoa kreazioa hito historikoa izan da, seguraski hito garrantzitsuena Ipar Euskal Herrian azken 400 hurtetan. Aldaketa batzuk dakar eta aldaketa horiek onartu behar dira. Gaur egun Euskal Herria Hirigune Elkargoa errealitate indartsuagoa da Lapurdi, Zuberoa edo Nafarroa Beherea baino. Eskiulak jarraitu ahal du Euskal Herriko parte izaten Trebiño edo Hiriberde bezala. Hori esanda, kontuan hartu behar da, Eskiulak Euskal Hirigune Elkargoan sartu daitekela eta hango herritarrak ez ari dira beharrezko pausorik ematen. Hori beste arazoa da, eta hori bai zalantzan jarri ahal du Eskiulak Euskal Herriaren pate den edo ez, espezialki epe luzean bertako euskerak ahultzen ba da. 213.99.122.179 07:30, 12 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Lixozeko kasua Bokale kasu antzekoa da. Bokalek 1857an bihurtu zen udal idependientea. Aurretik, Bokalek Tarnose udaleko parte zen, eta Landetako Departamentuan zegoen. Gaur egun Bokalek Euskal Herriko parte bezala onartzen dugu. —Aurreko iruzkin sinatugabea 213.99.122.196 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.