Eztabaida:Euskal Herria/Artxiboa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herria izenak zer erran nahi duen[aldatu iturburu kodea]

Ez. Euskal Herria izenak Euskararen Herria erran nahi du. Herri hitzaren erran-nahia, bertzalde, egungo Euskaldun diglossiko Erdara-jo anhitz harrituko bada-ere, ez dagoka gizarte bati ("populua" da hori: populus, demos, laos, ethnos,...), geographiari baizik: terra, pays, country, Land. Bazen lehen (XIX menderainokoan behintzat) Espainolezko itzulpen ene ustez ezin hobea: tierra bascongada (vs Erdal Herria(k) "tierra(s) romanzada(s)"). Hizkuntza dugu ardatza bethiere. Halakotz, stricto sensu, xoilik Euskara hizkuntza duten herriak, eskualdeak, genituzke Euskal Herri (XIX mendean, beraz, Euskal Herri / Tierra Bascongada ziren Iruina eta Izaba, baina Gasteiz ez); alabaina, gure herrien egoira zaharra aldatu-eta, bihurrixeagotu izan da izendatzeori: Euskal Herri othe da, etymologico sensu, Bilbao (gutiz gehienak Erdaldun izan-eta)? eta Baiona? Eta, Euskal Herritzat jo behar dugu, politico sensu oraingoan, Biarnoko Eskiula (hango etxe batzuk egundaino Euskara begiratu izan baitute)? Gaitz da hizkuntzaren gainean struktura politiko-ekonomiko-administratzezkorik eraikitzen. Nekez ezkontzen dira kultura-nortasuna eta XIX mendeko herritartasun-burgestasuna (citoyen, citoyen). Argi dago ezen, XIX mendeko pensamendu berriarentzat, Euskal Herria izena amphibologikoa, nahaspidetsua, eta are eragozkarria ere zela. Egungo beharretakotz, formulatze politikoa zen beharrezko; kulturazko formulatzea zen, aitzitik, Euskal Herri zaharra, politikoen gogo zurrunek ezin erraxki erabil zezaketen (dezaketen) formulatzea. Hortixek Aranaren Euzkadi mustroa eta haren ume den Euzkotar: izen politikoak (Frantzia : Frantziar equationearen araurakotsuak), Euskal Herria eta Euskaldun hizkuntzazko-kulturazkoen ordain. Guztiz problematika interessanta da, bai, Euskal Herria : Euskal Herritar, Euskadi : Euskaditar, Pais Vasco/Navarra/Pais Vasco-Francés : Vasco/Navarro, Pays Basque : Basque... izen horien guztien mugak, zedarriak eta nabardurak zein diren eztabaidakatzea; baina, gauzatto bat: nola-nahi ere, "Pais Vasco" lizateke "Euskal Herria" izenaren "pareko" erabiltzen dutena, ez kontretara. Izena hementxe sorthu zen (Euskal Herria), eta gero Erdaldunek itzuli eta egokitu zuten (eta garai bakhoitzean berei komenien zitzaien definitionea ezarri). Euskal Herria, beraz: "Basque Country", "Baskenland", "Tierra Bascongada", "Vasconicata Terra". Theo, 2005-4-5


Gezurra, galanta! ("oker zabiltza" edo antzeko zerbait jartzekotan nengoen, baina buztan puntaraino naukate sasifilologoek eta hitz latzagoak jartzea erabaki dut). "Euskal Herria" "euskararen herria" bada, "euskal hizkuntza" zer da? "euskararen hizkuntza"? Denok dakigu Euskal Herria zer den eta terminoak zer esan nahi duen eta artikuluan ezin hobeto dago adierazita. UTZI BAKEAN EUSKARARI MESEDEZ, nahikoa lan daukagu eta lehendik ere.


Barkatu Donostiako eta Mauleko argazkiak kendu izanak, baina nire ustetan Donostia eta Mauleri buruzko orrialdeetan egon beharko litzateke. Euskal Herriari buruzko orrialdea denez, beste argazkiak igo ditut hemen kokatzeko. Eskerrik asko! Tatu, 2005eko Uztailaren 22an


Kaixo denori! Zer pasatzen du Errioxarekin? Zergatik 7 lurralde bakarrik eta ez 8 lurralde? Errioxa Euskal Herria da ere bai. Bisita itzazi www.laminiturri.org

Errioxa? Hau zer da broma bat edo? Athleticekoa al zara edo? Kabri, (erantzunak hemen) 13:03, 22 Urtarrila 2006 (UTC)
Ez dot uste bromea danik. Bere garaian Errioxa Euskal Herriko (edota Nafarroako) lurralde bat izan zan. Hori bai, gaur egun ez da. Nik uste dot ez dala beharrezkoa jartzea bestela "Castro Urdiales" dalako herria jarri beharko geunke be bai.
Baina, hori bai, jakin beharko geunke zergatik diño honek Errioxa Euskal Herria dala. Hauxe da, berak esaten badau bizirik diraualako euskara Errioxa beharrazkoa izango litzateke; bestela, lurraldei buruz berba egiten badogu ez da beharrezkorik.
Mesedez, Errioxa Euskal Herria? Euskal Herria Aturritik Ebrora doa. Zazpi (sei Nafarroa bakarra bada) anaia elkartzeko hainbeste komeria eta orain zortzigarrena nahi al dugu?

Liburu interesgarriak[aldatu iturburu kodea]

Louis Charpentier (ez da abertzalea, eta oso ikuspegi interesgarria dauka): "El Misterio Vasco".

Mikel Sorauren: Historia de Navarra, el Estado vasco.

Tomás Urzainqui: Navarra, Estado europeo.

Mark Kurlansky: "La historia vasca del mundo".

Euskal Herriak izen hori bakarrik du? Uskal Herria ez al da berdina? edo Eskualerri? Nik Laboaren abestiren batean etzun ditut.

Wikipedian Trebiñoko lurraldea Euskal Herriaren barne kontsideratu beharko litzateke? Zer uste duzue?--Pello, beldur barik 17:11, 29 Azaroa 2006 (UTC)

Berez Trebiñuko konterria Euskal Herria geografikoki dago,eta politikoki...ez daukagu 7 lurraldeetako erakunde politikorik,eta beraz,ezin dezakegu erran politikoki Euskal Herritik kanpo dagoela.Trebiño Euskal Herrian dago,nahiz eta bere administrazio arduraduna Burgos probintzia izan.--Nafarroa 14:46, 2007ko Urtaillaren 4an

Geografikoki Araban dago, eta oker ez banago trebiñutarren gehiengoak euskaldun (edo arabar behintzat) izan nahi du. —Euskaltzale bat 01:08, 20 Abuztua 2007 (UTC)

Eusko Abendaren Ereserkia?[aldatu iturburu kodea]

Ereserki hori Euskal Autonomia Erkidegoko ereserki ofiziala da, baina nork esan du Euskal Herriaren ereserkia dela? Noiz hartu dugu euskal herritarrok ereserkitzat doinu hori? Nire ustez ez dira gauzak nahastu behar,zazpiak bat leloa bai dator pirinioetako bi aldeetako euskaldunontzat baina EAEko ereserkia herri osoarendako.... Badaude Gernikako Arbola Zazpi Euskal Herrientzat aproposagoa dena esaten dutenak adibidez...--Nafarroa 17:39, 4 Abuztua 2007 (UTC)

Ados himnoaren kontuarekin, baina, nire ustez, gauza bera gertatzen da ikurriñarekin. Ikurriña Euzkadiko bandera da, eta ez Euskal Herrikoa, alegia, "erezerkia" bezala. Badaude Arrano Beltza zazpi herrialdeetarako aproposagoa dela esaten dutenak.

Eztabaidan azaltzen den lehen testua eta errioxako inozokeria irakurrita, gero eta argiago daukat Euskal Herririk ez dela, ez dela inoiz izan eta ez dela inoiz izango. Nekez aurki daiteke munduan gure herria bezain herri lerdoagorik eta bere buruaren deuseztatzaileagorik. --88.7.252.231 07:20, 10 Abuztua 2009 (UTC)2zi-2zi

Erdi babestu[aldatu iturburu kodea]

Beno, orrialde honek duen bandalismo-imana dela eta... eta erdi babestuko bagenu? Hots, lankide erregistratuek bakarrik edita ahalko luketela?--Janfri; bai esan? 18:07, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Ondo. Gainera, euskarazko wikipedia hedatu ahala, geroz eta bandalismo erakarpen handiagoa izango duela uste dut... --josugoni (erantzun hemen) 18:14, 21 Urtarrila 2008 (UTC)
Egina.--Janfri; bai esan? 18:30, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Pirinio mendien mendebaldean kokatua ???[aldatu iturburu kodea]

Eta Maule? Ezpeleta? iparraldea? nire ustez honela jarri beharko luke, "Pirinio mendien iparraldeko bi alboetara" edo halako zerbait. Aldatu mesedez! Zigor Astarbe lankideak sinatu gabe urtarrilak 16 13:50an eginiko iruzkina --Janfri; bai esan? 13:42, 16 Urtarrila 2009 (UTC)

Gaizki dago hori ala? Euskal Herria Pirinio Mendien mendebaldean dago, jakina, Maule, Ezpeleta eta nahi dituzun guztiak bezala. Edo pirinioen ekialdean al dago? Kataluniaren alboan? Pirinioen mendebaldera esan izan balu, agian bai, zuzendu beharko litzateke, baina oso ondo esanda eta idatzita dago. --88.7.252.231 07:29, 10 Abuztua 2009 (UTC)2zi-2zi

Euskal Herriko armarri hori ez dakit egokiena den. Gipuzkoako armarrian gaztelako erregea eta naparrei lapurtutako 12 kanoiak agertzen dira, 1979 urtean armarritik kendu zirenak. Bizkaiako armarrian berriz otsoak ageri dira, bertako jauntxoen ikur gisa. Hauek ere erretiratuak izan ziren.

Zein da egokiena, orduan? Hau? --Unai (esan) 17:51, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Hori da, bai.

Egina Aldatu dut! --Unai (esan) 10:21, 9 Urtarrila 2010 (UTC)

Hasierako mapa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Hasierako mapan akats bat aurkitu dut: Zuberoaren tokian Lapurdi jartzen du. Zuzendu mesedez. Eskerrik asko!-Xabier 09:03, 2 Azaroa 2010 (UTC)

Irudia ondo dago 2008ko urtarrilaren 21az geroztik, baina Commons-ek arazoren bat badu, bertsio zaharra (oker hori duena) erakusten baitu... Commons-eko laguntza atalean idatzi dut, akats hori zuzen dezaten eta maparen bertsio berriena ager dadin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:57, 2 Azaroa 2010 (UTC)
Konponduta. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:58, 2 Azaroa 2010 (UTC)

Nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2010-09-27.


Mapa hau ona ez da Fitxategi:Greater Basque Country.svg. Lapurdiko mugak onak ez dira. Mapa berri bat marraztu nuen Fitxategi:Euskal Herria Europa.png eta mesedez, lehen mapa alda beza. Milesker zuri. --Muturzikin

Zuk diozun mapa hobeto legoke Turtzioz eta Trebiñu gabe. Euskal Herriko mapa batean ez dute inolako zentzurik. --Unai (esan) 18:57, 28 Abendua 2010 (UTC)
Azkenik dut kenduko Turtzioz eta Trebiñu mapa horretatik. Barkatu atzerapena jartzeko. Egin behar den ahaztu dut. --Muturzikin 12:50, 18 Apirila 2011 (UTC)

Arabako euskaldunen portzentaia 2006an.[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honetan 2006an Arabako euskaldunen portzentaia %14,7koa zela esaten da. Hau ez da horrela, zorionez, 2006ko datuen arabera, %25 baino gehiagokoa baitzen. Hemen agerturiko datuak erabat desfasatuak daude, eta aldatu behar dira. Imanol.

Artikuluaren zein ataletan agertzen da datu hori? Ez dut ikusten...--Assar; (erantzun hemen) 10:34, 1 Apirila 2011 (UTC)

frantziako iraultza[aldatu iturburu kodea]

frantziako iraultza 1798an izan zela jartzen du, bain 1789an izan zen. Aldatu hori mesedez

Egina--Unai (esan) 16:40, 14 azaroa 2012 (UTC)

Euskal Herritar ospetsuak[aldatu iturburu kodea]

XXI mendeari dagokionez Joxe Azurmendi filosofoa sartuko nuke. Nire uste apalean Euskal Herriak izan duen intelektualik handienetakoa.

Ados. Sartu lasai zuk zeuk.--Unai (esan) 14:41, 29 abendua 2012 (UTC)

Nik ezin dut sartu, orrialdea itxia dago eta ez naiz administratzailea. Ahal duenak, eta nahi badu, sar dezala. Ondo izan!

Atala kendu dut, uste dut ez dela beharrezkoa. Berreskuratu nahi baduzue, historialean dago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:29, 27 azaroa 2018 (UTC)

Europako herrialde bat?[aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria ez da inoiz Europako herrialde bat izan. Orduan, esaldi hori aldatu egin behar da. --Lector d Wiki (eztabaida) 17:29, 19 iraila 2013 (UTC)

Zer izan da, Asiakoa? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:11, 19 iraila 2013 (UTC)
Ez da zuzenean herrialde bat.
Horixe oso polita... baina ez. Lector d Wiki Zer?
Ez da estatu bat, esan nahi duzu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:30, 19 iraila 2013 (UTC)
Bai. Lector d Wiki Zer?
Ba hori, ez du jartzen estatu bat denik, herrialde bat dela esan daiteke lasai asko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:36, 19 iraila 2013 (UTC)
Baina ez da, oraindik.
Izango errealitateari leialak behar dugu. Lector d Wiki Zer?
Herrialde=País, Country, Pays, Land, etab, etab...
Euskal Herria, País Vasco, Pays Basque, Basque Country, Baskenland, etab, etab...
Munduan osoko hizkuntzek, euskara barne, Euskal Herria herrialde bat dela diote.
Euskaldunaa - 21:36, 2013ko irailaren 21a (UTC)
Ez da Herrialde bat, Iurralde bat da.
Izen hori izateagatik ez da benetazko Herrialde bat.
Lector d Wiki Zer? 22:15 2013ko irailaren 21a (UTC)


Lurraldea=Territorio=Territoire=Territory...
Gibraltar inongo zalantza izpirik gabe Britainia Handiko lurraldea da: Territorio Británico de Ultramar, Territoire Britannique d'Outre Mer, Brittish Overseas Territory, ...
Herrialdea=País=Pays=Country...
Euskal Herria inongo zalantza izpirik gabe herrialdea da: País Vasco, Pays Basque, Basque Country...
Euskaldunaa - 02:30, 2013ko irailaren 22a (UTC)
Ba hori, "Herri" (Euskal Herria) izena izateko ez du esan nahi Herrialde bat dela. Espaniako Iurralde bat da, izenan "Herria" jartzea izan ezik.
Lector d Wiki Zer? 14:59 2013ko irailaren 22a (UTC)

────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────Lector d Wiki, zu zeure erara ematen ari zara definizioak: «[Euskal Herria] Espaniako [sic] Iurralde [sic] bat da» diozu, eta «ez da benetazko [sic] Herrialde bat» diozu. Hona hemen autoritaterik handiena duten definizio gutxi batzuk (letra lodia neuk jarri diet zenbait zatiri, nabarmentzeko):

« Aspaldiko mendeetatik hedatua izan da Euskal Herria izena, kultura ezaugarri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko, politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia. [...]

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena. [...]

»
Euskaltzaindia: euskara baturako 139. araua (Euskal Herria izena)
« 1. iz. Herri bat bizi den lurraldea. [...] »
Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren hiztegia, «herrialde» sarrera
« iz. 1. Herri edo talde bat bizi den lurraldea, berezko mugak nahiz artifizialak dituena. Herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio "Zoaz Euskal Herrira" [...]. »
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, «herrialde» sarrera


Beraz, argi dago Euskal Herria herrialde bat dela eta haren lurrak bi estatutan banatuta daudela, euskal wikipediarako behinik behin. Zeure definizio partikular eta pribatu horiek wikipedia honetan ezartzea nahi baduzu, definizio horiek ematen dituen euskarazko hiztegiren bat —nik aipatutakoek bezainbesteko autoritatea behintzat baduena— aipatu beharko duzu. --Xabier Armendaritz 2013-09-22, 15:44 (UTC)

Are eta gehiago, Euskal Herria ez da "Espainiako lurralde bat", bestela ez zenuke sinatuko mapa horrekin. Izatekotan Espainia eta Frantziaren muga administratiboen barruan dagoen lurraldea litzateke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:07, 22 iraila 2013 (UTC)
Nik ez nituen definizio hori jarri nahi. Esan nahi nituena, "Herrialde" hitza akats bati eraman ahal duela da. Eta gehiago, jarri ditudan maparekin. Horregatik, zerbait egin ahal genituela hau konpontzeko jakin nahiko nuke.
Lector d Wiki Zer? 16:21 2013ko irailaren 24a (UTC)

Wikipedia: Herrialde = país, pays, country, etab...

"La palabra País (del francés, pays) puede referirse a una nación, región, una provincia, o un territorio. un área geográfica bien delimitada, y una entidad políticamente independiente, con su propio gobierno, administración pública, leyes, y la mayor parte de las veces una constitución, una fuerza policial, fuerzas armadas, leyes tributarias, y un grupo humano.

A veces, partes de un estado con una historia o cultura características son llamados países, especialmente por los oriundos del lugar, como por ejemplo Escocia, Gales, Inglaterra o Irlanda del Norte (en Reino Unido). Puede referirse también a regiones o incluso comarcas sin grandes diferencias culturales con las de los alrededores. Este uso se da especialmente al hablar de las regiones naturales de Francia el País de Auge, País de Buch, País de Caux, País de Sault, País del Loira, el País Vasco - Pays Basque...) ya que el término español «país» proviene del francés pays, idioma en el que el término también tiene esta polisemia. A su vez, el término francés procede del latín tardío page(n)sis (habitante de un pagus o aldea).

País, según el diccionario de la Real Academia Española es: «1. m. Nación, región, provincia o territorio.», por tanto, aun siendo una palabra muy comúnmente asociada a «estado soberano» o «estado nacional» como sinónimas, su abanico es mucho más amplio y no se limita de forma exclusiva a estos conceptos."

Ondorioz: Euskal Herria Europako herrialde bat da.

Euskaldunaa - 0:30, 2013ko irailaren 25a (UTC)

Euskal Herria izenaren lehen lekukotasunak[aldatu iturburu kodea]

Orrialdea blokeatuta dagoenez ezin dut neronek aldatu, baina ahal dagienak egin dezala, mesedez.

Leizarraga, Lazarraga eta Axular aipatzen dira bakarrik, baina kronologikoki Lazarragaren eta Axularren artean Esteve Materraren Doctrina Christiana (1617) liburua dugu, zeinaren "Euscaldunei" izeneko hitzaurrean beste inon baino gehiagotan aipatzen den (bost aldiz, lau pasartetan). Mesedez, begiratu gaztelaniazko bertsioan] gehitu dudana (eskuineko koadro urdin batean ageri dira Materraren aipu guztiak):

"Miretsico duçue, aguian, nic, Euscal-Herrico ez-naicelaric, euscaraz esquiribatceco ausartciaren hartcea."

"iduritcen çait hoben nuqueiela, eta are eçagutça gutitaco eta esquer-gabe içanen nincela, baldin Euscal-Herrian iKhassia Euscal-Herrico probetchutan emplegatu ez-panu."

"(...) ba-daquit Euscal-Herrian anhitz moldez minçatcen direla, eta nori bere herrico euscara çaicala hoberenic eta ederrenic."

"Ordea ea Saraco euscara denz Euscal-Herrico hoberena eta garbiena, ez-naiz ni hartara sartcen, bat-bederac emanen du bere iduriric."

Eskerrik asko.

Norbaitek "Euskal Herria"-ren ahoskera erakusten duen audio bat grabatu dezake? Ona izango litzateke, batez ere, beste hizkuntzetako Wikipedietan txertatzeko. Imajina ezazue ingeles edo alemaniar bat "Euskal Herria" irakurtzen saiatzen. Berdina esango nuke beste euskal hitz nabariei buruz ("euskara", "Euskadi", euskal hiri nagusien izenak, "Eusko Alderdi Jeltzalea", "EH Bildu", "Batasuna" [bátásuna ahoskatzen baita, eta ez batasúna], etab.) Orokorrean ez dut uste jende gehienak dakienik euskara nola ahoskatzen den, beraz, ahoskera hori erakustea artiku nabarien hasieran onuragarria izango litzatekeela uste dut. Barkatu nire euskara perfektua ez bada. Agur bat, Bidezko (eztabaida) 01:55, 3 maiatza 2018 (UTC)