Eztabaida:Euskal Y-a

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gezurra dirudi Euskal Yri buruzko Eusko Jaurlaritzaren webgunean dagoen informazio guztia gazteleraz soilik egotea... Hau izango da beraiek nahi ote duten benetazko bilinguismoa. Ukan, ekin! Kabri, (erantzunak hemen) 18:37, 24 Azaroa 2006 (UTC)


"Proiektuaren aurka daudenen aldarrikapen nagusienetako bat, ingurugiroari egingo ote zaion kaltea da. Euskadik duen erliebea dela eta, proiektuaren erdia baino gehiago lurpeko tunelen bitartez egingo da, eta beste horrenbeste zubibideen bitartez. Beraz, Europako beste herrialdeetan ez bezala, ibilbidearen gehiena lurpetik egingo du Euskal Yak. Burdinbidearen ibilbidea planifikatzerakoan, Euskadiko parke-naturalak kontutan izan dira, eta horrela, trenbidea ez da Aizkorri, Urkiola edo Aralar bezalako gune natural garrantzitsuetatik igaroko.

Bidaiariek trenbidea gehiago erabiliko dutenez Euskal Herriko aireportuen joanetorria ere gutxituko dira, eta horrekin batera hegazkinen joan-etorriak eragiten duten kutsadura eta hegazkinek behar duten erregaia murriztu egingo da.

Garraiobide merkea ere izango da. Abiadura Handiko trenak etorkizunean izango duen prezio erakargarriaren adierazle, Renfek euskal hirien eta Madril artean 2007ko abenduan jarritako Alvia trenaren prezioa."

Susmoa daukat baten bat artikulu honetan propganda hutsa egiten saiatzen ari dela. --Jo Ta Akatu 15:14, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Beno, horrelako gaiek beti dute eztabaidarako leku... hala ere hori aldeko argudiotan agertzen denez kontrako argudioen atalean kontrakoa esan daitekela suposatzen dut... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:16, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Artikulu nabarmendutzat proposatzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2011-08-15.


Etxebizitzak eraikitzea, desabantaila????[aldatu iturburu kodea]

"Desabantailak" ataleko azken puntua Adifeko lurraldeak etxebizitzak eraikitzeko erabilgo dela esaten du. Nire ustez honek desabantaila bezala kokatzea ez da oso zuzena, nahiko subjektiboa iruditzen zait. Trenbideak lurperatzeak luralde asko utziko du Gasteizen eta Iruñan, eta honek nahiko abantaila dakartza. Halaber, hirian barrera fisikoak desagertzea eta etxebizitza ugari egitea.

Zer uste dezute?? —Aurreko iruzkin sinatugabea 77.230.192.160 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-09-07 22:24).

Kaixo. Hau entziklopedia bat denez, ez ditugu geure iritziak jartzen: etxebizitza horiek egitea desabantailatzat aurkeztu dute azpiegitura hori egitearen aurkakoek (jadanik hutsik dauden etxebizitza ugariak aprobetxatu beharrean, etxebizitza berri eta garestiak eginez etxebizitzen espekulazioa bultzatzen delako, haien ustez). Horregatik aipatu da artikuluan desabantailatzat, Euskal Herrian abiadura handiko trena jartzearen aurka hedabideetan agertutakoa aipatuz.
Zuk zeuk ere, hedabideren batean aurkitzen baduzu etxebizitza horiek egitea abantailatzat aipatzen dutela trenbide hori egitearen aldekoek, abantailen zerrendan jar dezakezu, iturria behar bezala aipatuta. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:47, 7 Iraila 2011 (UTC)
Nire ustez, desabantailtzat jo daiteke lurzoru publikoa pribatizatzea, bai. Argi dago norbait biziko dela etxe horietan, eta, hortaz, zerbitzu bat eskainiko dutela, baina bertan parke publiko bat —adibidez— ere egin zitekeen, jende gehiagori zerbitzua eskainiz. Ez da nire burutazioa soilik; irakur ezazu hau.--Unai (esan) 07:54, 8 Iraila 2011 (UTC)
Kontua ez da zer uste dugun, baizik eta zer uste duten kontra daudenek. Esaten badute desabantaila dela aulkien kolorea urdina dela eta ez dela ondo geratzen jarri beharko genuke, nahiz eta pentsatu hori nahiko absurdoa dela. Nire kasuan artikulu honetan neutraltasuna bilatzen saaitu naiz, nahiz eta tendentzia batek askoz gehiago konbentzitzen nauen. - Theklan

Mapak eraikitzeko sisteman akatsa[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek ba al daki hori konpontze? @Enekorga? Theklan (eztabaida) 10:54, 6 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Eskubiko trenbidearen mapa eskematikoa gaizki kargatzen da pc-an[aldatu iturburu kodea]

Eskubiko trenbidearen mapa eskematikoa gaizki kargatzen da pc-an, biribilgune batzuk eta erraldoi eta tokiz kanpo agertzen dira, nik ez dakit nola konpondu. Mila esker! @Theklan Bixintxo (eztabaida) 17:35, 4 iraila 2023 (CEST)[Erantzun]

Neu ere ez dakit nola! Theklan (eztabaida) 21:02, 4 iraila 2023 (CEST)[Erantzun]