Eztabaida:Euskaltzaindia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskaltzaindia Espainiako Alfonso XIII erregeak sortu zuela dioen esaldia ezabatu dut datu hori okerra baita: Alfonso XIIIak Oñatiko kongresuaren inaugurazioan parte hartu zuen 1918an, hitzaldi bat emanez, baina Euskaltzaindia ez zuen berak fundatu. Euskaltzaindia Oñatiko kongresuan sortu zen, baina ez erregeak sortuta, baizik Diputazioek onetsirik. Gaur egun "Real Academia" titulua badu ez da Alfonso XIIIak emanda, baizik Juan Carlos-ek 1976an (ez lehenago).

--Luki 00:36, 24 Abendua 2007 (UTC)

Ondo. Horrelakoak ikusten dituzunean lasai aldatu, ez dago arazorik eta ez da zertan komentatu behar egiten diren aldaketa guztiak. Segi lanean, ondo zabiltza eta! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   ButtonGreen.png  00:38, 24 Abendua 2007 (UTC)

NA onarpena[aldatu iturburu kodea]

Cscr-featured.svg
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona: Symbol unrelated.svg
  • Kalitatea: Symbol unrelated.svg
  • Erreferentziak: Artículo bueno.svg
  • Wikituta: Artículo bueno.svg
  • Gramatika eta ortografia: Artículo bueno.svg

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2016-10-17.


Iruzkina: Artikulua ona da (zuzena/egokia), behar bezala wikitua, eta orain erraz irakurtzen da, baina gaiaren garapenaren aldetik gorabeheratsua da. -Iñaki LL (eztabaida) 23:10, 15 apirila 2017 (UTC)


Kritika atala[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Bereziki Plazaberri, artikuluan duzun interes berezia dela eta. Atal bat desorekatua egon badaiteke ere, "kritika" atala kentzea ez dago soberan. Izan ere kritika horiek behin baino gehiagotan entzun izan dira, eta erreferentziatuak daude. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:34, 26 maiatza 2017 (UTC)

Bai, hori leheneratu duzu eta, esan dezadan, bestea ere erreferentziatuta zegoen. Kendutakoa leheneratu eta gainerako informazioa ere berrezarri dut, adierazitakoa kontuan hartuz eta gauzak albait txukunen uztearren. Gehitu, ez kendu. -Iñaki LL (eztabaida) 17:19, 26 maiatza 2017 (UTC)