Eztabaida:Euskara arkaikoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Letra larrien erabilera[aldatu iturburu kodea]

Zehazki gai honen inguruan hitz egin genuen programa hasi genuenean. Irakaslearen eta ikasleen usteaz "Arkaikoa" letra larriz joan behar zen, berezko izena zelako. Hau da, ez da euskararen adjetibazio bat. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:29, 14 maiatza 2018 (UTC)

Euskara honen izena euskara batua eta aitzineuskara bezain izen berezia da. Euskara batuak beste edozein euskara batutik bereizteko edota aitzineuskarak beste edozein aitzineuskaratik bereizteko letra larririk behar ez duten bezala, euskara arkaikoak ere ez du letra larririk behar. --Xabier Armendaritz 2018-05-14, 14:36 (UTC)
Letra larririk behar ez dela erakusten duten izen gehiago: erdialdeko euskara, mendebaleko euskara... Hizkuntzen izenek eta hizkuntzen aldaeren izenek (direla diakronikoak, direla geografikoak...) ez dute letra larririk. --Xabier Armendaritz 2018-05-14, 14:39 (UTC)
Ados zurekin, ea ikasleak zerbait esaten duen, bestela aldatuko dugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:49, 14 maiatza 2018 (UTC)
Irakasleak idatzi dut: Ez da hizkuntza modu baten izenaː euskararen historiaren garai baten izena da
Arazo nagusia hauxeː "euskara arkaikoa" --eta "euskara zaharra" areago-- asko erabili da eta erabiltzen da adiera arruntean. Dena dela, ulertzen dut arazoa eta, nik beti letra larriz idazten baditut ere euskararen garai ezberdinen izenak ("Lehen Euskara Modernoa", eta abar), ez dakit gure artean, historia lantzen dugunon artean, zer den ohikoenaː goizegi bide da, periodizazio hau erlatiboki berria baita.
Beraz, agian egokiena da momentuz aldatzea? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:26, 14 maiatza 2018 (UTC)