Eztabaida:Extremadurera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Extremeñoa ala extremadurera?[aldatu iturburu kodea]

Zergatik extremeñoa? Ez litzateke extremadurera izan beharko? Ez dut erreferentziarik aurkitu sarean, baina hala emango nuke nik... zer deritzozue?TXiKi lankideak idatzia sinatu gabe

Ba egia esan, ez dakit zelan izan beharko litzatekeen, sarean ere ez baitut erreferentziarik topatu.--Janfri; bai esan? 07:09, 2 Ekaina 2008 (UTC)
Nik ere erreferentziarik topatu ez dudanez extremeñoa jarri dut, eta nire zalantza extremeñoa eta estremeñoaren artekoa izan da (jatorrizko hizkuntzan s-z baita, estremeñu, eta euskaraz ere "s" hobetsi ohi delako kasu askotan). Azkenean x-z jarri nuen, euskaraz Extremadura delako eta ez Estremadura. Niri extremadurera artifizialegia iruditzen zait... Normalean, -era atzizkia erabiltzen dugu euskaraz hizkuntzak izendatzeko, baina salbuespenak ere badaude. Oraintxe, Argian pare batetan extremeño darabiltela ikusi dut: hemen eta hemen. Hala ere, ea norbaitek erreferentzia sendoagorik topatzen duen... --Orereta (erantzunak) 08:53, 2 Ekaina 2008 (UTC)
Xekin izango litzateke euskaraz ez baita Ekstremadura esaten, Eshtremadura baizik. Bestetik extremadurera niri ere arraro egiten zait, baina baliteke gaztelerak (gaztelaniak) eragindako arazo bat izatea. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:02, 2 Ekaina 2008 (UTC)
Itzul posta-zerrendara luzatu nuen eztabaida hau, eta erantzun bat izan du. Dena dela, badirudi oso argi ez dagoela. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:35, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Niri soluzioak ez dit grazia askorik egiten. Extremadurako hizkera edo hizkuntza esatea arazoa ekiditea da. Nire ustez kanpoko hizkuntza gehienei era atzikizkia jartzen bazaie honetan, nahiz eta euskaltzaindiak ez duen ezer ere ez esan, Extremadurera erabili beharko genuke, bereziki aipatzen den arazoa ekiditeko: extremeñoa extremaduran bizi dena da. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 07:50, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Ni ez nago Extremadurako hizkera horren alde, oso anbiguoa delako. Adibidez, Extremadurako fala ez al da Extremadurako hizkera? Bestetik, extremeñoa/extremadurera eztabaidan ez dut argi, baina extremeñoa ez da Extremadurako biztanlea, extremadurar baizik. --Orereta (erantzunak) 08:28, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Beno... hori ere egia da. Eta beraz, extremadurako biztanlea extremadurar bada, extremadurako hizkuntza extremadurera izan beharko litzateke (logika berdinarekin jarraituz). Extremadurako fala Extremadurako hizkuntza bat da, bai, baina ez litzateke Extremadurako hizkera. Jalamako bailaran hitzegiten den hizkuntza (edo dialektoa, ez dakit nola sailkatu) da, eta Extremadurako Hizkuntza bezala dei genezakenak ez du horrekin bat egiten. Lehenengoa galaiko-portugaldarraren bariantea litzateke eta bigarrena Astur-Leondarrarena. Biak bereizi behar dira, eta horretarako euskaraz -era erabiltzen dugun, nahiz eta jende askok Extremadurera jartzerakoan falarekin ere nahas zezakeen. Nahiko gaizki azaldu dudala uste dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:06, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Nik zera esan nahi nuen, Extremadurako hizkera extremeño/extremadurera bezain beste dela Jalamako bailarako Fala (ez nintzen bakoitzaren jatorriaz ari). Fala Extremadurako zati tixki batean mintzatzen da, baina extremeñoa/extremadurera ere bai (Caceresko ipar mendebaldean, eta Extremaduratik at Salamancako hegoko herri batzuetan). Horregatik, batzuek izen zuzena gaztelaniaz altoxtremeño dela diote. --Orereta (erantzunak) 11:30, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Theklanek egindako azalpenarekin bat nator, baina badut extremadurera horren alde egiteko arrazoi nagusi bat. Euskarazko hizkuntza izenei erreparatzen badiegu, ikusten duguna da orokorrean -era amaiera dutela kokapen geografikoei erreferentzia egiten dietenak (espainiera, italiera, koreera, japoniera, korsikera) eta bestelako amaiera dutela gainontzekoek (latina, sanskritoa, swahilia). Ohikoena lehenengo kasua da, egia esan, eta horrexegatik hizkuntza gehienen izenek -era amaiera dute euskaraz; eta horixe da euskarak ingelesa eta gaztelaniarekiko duen abantailetako bat: -ar amaiera ematen diegula pertsonei eta -era hizkuntzei, nahasteak saihestuz (ez dugu Italian people eta Italian language behar).

Horrexegatik uste dut herritarrari extremadurar deitzen diogun bezalaxe, hizkuntzari extremadurera esan behar diogula. Arraroa egiten zaigula? Bai, ez gaudelako ohituta... baina ez al zaizkigu arraroak egiten azerbaijanera, manipurera edo nauruera? Eta Euskaltzaindiak araututakoak dira. Zergatik hartu behar dugu gaztelaniazko extremeño? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:30, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Txalo bero bat! Hori azaldu nahi nuen! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:31, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Nik biak jartzea proposatzen dut, galegoarekin bezala (Euskaltzaindiak biak onartzen ditu). Extremeñoaren kasuan, Euskaltzaindiak dirudienez ezer esan ez duenez. hori izan daiteke irtenbide bat: Extremadurera, Txikik ondo aipatutako mekanismoa jarraituz; eta Extremeñoa erreferentzia apurrek forma hori darabiltelako eta jatorrizko formaren (estremeñu edo ehtremeñu) euskarazko aldaera gisa. Hala ere, -era formaren bukaerari dagokionez, salbuespenak ugariak dira, nahiz eta eremu geografikoari erreferentzia egin: esandako galegoa, katalana, portugesa (nahiz eta portugalera onetsi)... Tradizioagatik izango dela pentsatzen dut. Bestetik, zer egin eonaviegoarekin? Extremeñoa aldatzen badugu, agian hori ere berrikusi beharko litzateke... --Orereta (erantzunak) 11:30, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Beno, azkenean extremadurera izenburua jarri dut extremeñoaren aipamena kendu gabe (goian arrazoiak). Aldaketarik egiten ez bagenuen ahaztuta geldituko zitzaigun... --Orereta (erantzunak) 22:45, 10 Ekaina 2008 (UTC)