Eztabaida:Ezker abertzalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Eusko Alkartasunak noiz jo du bere burua Ezker Abertzaletzat?? Erreferentziak behar dira,...

Euskal Herriko ezker abertzale vs Ezker Abertzalea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Nire ustez erabilitako modua ikusita askoz egokiagoa da artikuluak Ezker Abertzalea izena izatea, izen propio gisa. Zer iruditzen? -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:33, 14 Abendua 2011 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde--Orereta (erantzunak) 09:45, 14 Abendua 2011 (UTC)

Bi kontzeptu diferente dira: Euskal Herriko ezker abertzale (ideologia) eta azkenaldian bere buruari Ezker Abertzalea deitzen dion mugimendu gutxi-asko egituratua (lehenago ENAM, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua).

Letra xehez, ezker eta abertzale bi izen arrunt dira, ideologia bat deskribatu besterik ez dute egiten (ezkerrekoa eta abertzalea). Gero, organizazio batek bi izen arrunt horiek bere izentzat hartu dituenez eta letra larriz idazten dituenez, bi izen arrunt horietatik izen berezi bat sortu da (nahasmendurako bidea ematen duena, terminologiaren ikuspegitik, baina halaxe erabaki dute).

Beraz, bi artikulu behar ditugu: izen arruntarena (dagoeneko badugu) eta izen bereziarena (sortu egin beharko litzateke). --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-14, 11:22

Nire iritzia: Ezker abertzalea artikuluan EHko egoera jasotzea (eta bertan "mugimendua" sartzea): sarrera bat esanez zer den ezker abertzalea EHn eta abar (oraingoaren antzekoa). Hor erakunde desberdinak aipa daitezke, orain baino gehiago, nahi bada, eta tarte inportantea izango du Ezker Abertzaleak (batzuetan ENAM deitu zenak), bertako mugimendu nagusia izan baita eta gaur egun hala delako. Nik ez nuke beste artikulurik sortuko azken honetarako, oraingo bederen (gogoan izan hor dugula Herri(tar) Batasuna artikulua). Ideologiari buruz aritzeko, bestetik, egokiagoa iruditzen zait Ezkerreko nazionalismoa artikulua sortzea, ingelesezkoaren ildotik (kontuan izan, akademian "ezkerreko nazionalismo" kontzeptu garatua dela, baina "ezkerreko patriotismo/abertzaletasun", aldiz, zehaztugabeagoa dela uste dut). Artikulu hori sortu beharko litzateke, honetan ez baita hori lantzen. --Orereta (erantzunak) 10:41, 14 Abendua 2011 (UTC)
Ados. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-14, 11:54
Hemen esandakoa jarraituz, izenburua Ezker abertzalea izenera bueltatu, eta ondoren Ezker Abertzalea atalean xehetasun batzuk sartu ditut. Ideologia politikoari dagokiona (Euskal Herrira mugatu gabe) -ezkerreko nazionalismoa- sortzeke dugu, beraz. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 16:14, 25 abendua 2011 (UTC)
Ezker abertzalea eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua berdina ez denez. Kategoriak deslotu ditut. Aurrerago ENAMen artikulua sortuko dut.-Oraina (eztabaida) 23:32, 29 martxoa 2016 (UTC)