Eztabaida:Ezpaindunak

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Lamiaceae izena[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo @Kamiruaga: Nondik atera duzu "ezpaindunak" kontzeptuak Lamiaceae GUZTIAK barnebiltzen dituela? Ez dut aurkitu ez Euskaltermen, ez Elhuyarren definizioan ez Euskaltzaindiarenean ez da agertzen korrespondentzia hori. Theklan (eztabaida) 16:40, 30 ekaina 2021 (CEST)[erantzun]

    Berez "ezpaindun" labiataeren (labiadas) euskal baliokidea da, alegia, familia honen lehenagoko izenarena. Ni ez nintzen izan "ezpaindun" Lamiaceae artikuluaren izenburuan kokatu zuena, Lainobeltz izan zen "espezieen_artikuluen_izenburutzat_euskarazko_izen_arrunta erabiltzea" arrazoituta. Hori dela-eta, era horretan jokatu nuen ginbaildun eta konposatu edo elkartuekin, hau da, familia haien lehenagoko izendapenaren euskarazko baliokidea izenburuan kokatuz. "Ezpaindun", "ginbaildun" eta "konposatu" Elhuyar Hiztegian eta Euskaltzaindiaren Hiztegian agertzen dira.
    Bai, ezpaindun agertzen da, baina ez du jartzen inon Lamiaceaeren euskal baliokidea denik. Edo, behintzat, nik ez dut aurkitu erreferentzia hori. Bestetik, arrazoia duzu Lainobeltzek egin zuela lehen aldaketa. Gaur zure aldaketak ikusi ditut eta horregatik konturatu naiz. Lainobeltz... ba al dago inon datu hau ziurtatzerik? -Theklan (eztabaida) 17:35, 30 ekaina 2021 (CEST)[erantzun]
    @Theklan:@Kamiruaga: nik ezin dut ziurtatu. Aldaketa sarrera esaldian ezpaindunak agetzen delako egin nuen, baina ez bada egokia aldatu daiteke -Lainobeltz (eztabaida) 18:14, 30 ekaina 2021 (CEST)[erantzun]

    Terminologian adituei galdetu diet, eta hau izan da jasotako erantzuna:

    « Kaixo, Galder:

    Ez dut kontrolatzen familia horien taxonomia, baina kontu honetan huts egiten duena, nire iritziz, azpiko filosofia da. Izen taxonomikoetan latinezko izena da komunitate zientifikoarekin lotzen gaituena, eta nik hori jarriko nuke sarrera modura (Lamiaceae), gaztelaniaz eta ingelesez bezala.

    Beste kontu bat da artikuluaren hasieran hizkuntzaz hizkuntza egokitutako forma eta izen arrunta jartzearena, gaztelaniaz eta ingelesez egiten duten bezala.

    Las lamiáceas (Lamiaceae), anteriormente y alternativamente Labiatae (labiadas), son una familia de plantas con flores del orden Lamiales que comprende unos 245 géneros y alrededor de 7.900 especies taxonómicamente admitidos, lo que la convierte en uno de los mayores grupos del actual Reino vegeta

    Izen arruntak nola lotzen diren izen taxonomiko horiekin ez dut kontrolatzen, baina zure zalantza Botanikan adituak diren Isabel Salcedori eta Arantza Aldezabali pasatzen diet, ea argitzen dizuten.

    »

    —Igone Zabala


    « Egia da Ezpaindunak erabili izan dugula ikasleekin, azpimarratzeko lamiazeoen korolaren forma, baina “ginbaildun" eta “elkartu” inoiz ez dugu erabili. Ikusi dut Ginbaildunak euskaltermen agertzen dela, bestea ez.

    Laburtuta, guk ez ditugu erabiltzen eta nire aholkua da ez erabiltzea. Izen arrunta moduan lamizeoak, apiazeoak edo asterazeoak erabiltzea proposatuko nuke.

    »

    —Isabel Salcedo


    « Kaixo,

    Erabat ados Isabelekin! Nire iritziz ez da egokia ezpaindun, ginbaildun eta elkartu erabiltzea, eta wikilariak egindako zuzenketa hori ez nuke ontzat emango. Askoz zuzenagoa da familien izen taxonomikoak euskarara ongi transkribatzea eta termino hori erabiltzea: lamiazeoa (edo "labiatuak" ere erabili izan dugu, "Labiatae" izendapen taxonomikotik transkribatuta), apiazeoa (edo "unbeliferoa" ere erabili izan dugu, "Umbelliferae"-tik transkribatua) eta asterazeoa ("konposatuak" erabili izan dugu, "Compositae" izendapen taxonomikotik transkribatua).

    Ondo izan.

    »

    —Arantza Aldazabal


    Beraz, erantzun horiekin, leheneratuko ditut, besterik ez bada esaten. -Theklan (eztabaida) 10:50, 1 uztaila 2021 (CEST)[erantzun]