Eztabaida:Ezpeletako piperra

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa! Zergatik aldatu da Ezpeletako biperra artikuluren izenburua Ezpeletako piperra izenburuagatik? Ez nago ados. Irulegiko arnoaren kasuan bertako izendapena hobetsi genuen, Euskaltzaindiak ardo eta arno hitzak jasotzen baititu. Biper ere jasotzen da hiztegi batuan. --Orereta (erantzunak) 18:00, 9 Otsaila 2008 (UTC)

Kaixo: Egia da Euskaltzaindiak biper ere jaso duela Hiztegi batuan, baina forma egokia (horregatik darama e hori) piper da. Gauza bera gertatzen da arno-ardo bikotearekin ere. Nire ustez forma zabalagoa jarri behar da, gero artikuluan jar daiteke beste izen hori ere badaukala. Bestela txokokerietan erortzeko arriskua daukagu, gauza bakoitza bere herrian esaten den bezala jartzekotan... ez genuke entziklopedia bateraturik edukiko. Xabier erantzunak, komentarioak....
Xabierrek arrazoia du. Euskaltzaindiak ematen duen hitz zuzen bakarra piper da. Hala ere, Ezpeletako biperra ofiziala denez gero, artikuluan nonbaiten argitu beharra dago (orain dagoen bezala, adibidez). Irulegiko arnoarekin ez dut batere argi, baina. Arno eta ardo, biak dira zuzenak. Eta ardo zabalduagoa badago ere... Ez dakit. --josugoni (erantzun hemen) 18:15, 9 Otsaila 2008 (UTC)
Ez nekien "e" horrek egokia zela esan nahi zuenik. Ziur zaudete horretaz? (Nik ez dakit e, hala izango da...). Hiztegi Batuan (arau maila duenak) jasota egonda ere, forma zuzen bakarra "piper" da? Nik bertako izendapena mantenduko nuke horrelako izendapen lokal eta berezietan, hiztegi batuan jasota badago. (Hala ere, orain zalantza dut zuek esandakoa eta gero). Bestetik, sor-markaren webgunean Ezpeletako biperra deritzote produktuari... --Orereta (erantzunak) 18:24, 9 Otsaila 2008 (UTC)
Kontu handiagoz Hiztegi Batua begiratuz badirudi biper okertzat jotzen dela (asteriskoa dauka). Hala ere, Sor-markaren izena, euskaraz, Ezpeletako Biperra dela dirudi (argazkia). --Orereta (erantzunak) 18:38, 9 Otsaila 2008 (UTC)

Arno-ren kasuan desberdina da. Euskaltzaindiak e-ren ordez h jartzen dio (hobeto) esan nahi du. Ardo hitza zabalduago dago eta orokorrean hitz egiteko hori erabili behar da. Baina kasu zehatzetan, Irulegikoan kasu, onar daiteke arno erabiltzea, azken batean onartutako forma da eta. Xabier erantzunak, komentarioak....

"h"-ak ez du Hegoaldean esan nahi? --Orereta (erantzunak) 18:28, 9 Otsaila 2008 (UTC)

Ez, Hegoalde esateko Heg. erabiltzen dute. Hiztegi batuko orrialdean begira dezakezu laburdura zeinuen esanahia. [1] Xabier erantzunak, komentarioak....