Eztabaida:Frantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

"Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna" To, hau zorigaitza! Milaka urthetan gerthatu izan ez dena gerthatzen ikhusteko sorthua! Maddiren anaia othe da Kattalin? Bai, badakigu lelo hori lelokeria baizik ez dela (leloen liluragarria, hoskidetasunari jarraikitzeko), baina itzuli beharrekoa denez gero, ongi eginen ahal dugu! Bigaren arteko ahaidetasun-lothura adi erazten dute ahizpa, arreba, anaie, eta neba izenek; textuondo jakinetan erabiltzekoak dira, aldiz, anaie-arrebak eta ahizpa-nebak dvandvak (gizon batek erabil diro lehena, emazteki batek bigarrena); izen bakharra dago, hargatik, burhasoen haur guztiak bil ahal ditzakeenik: haurrideak, bai emakumeak bai gizasemeak besarkatzen baititu. Eta, jakina, haurride izateari dagokan nolakotasuna, haurridetasuna da. Horrela itzulirik, leloak, egundaino bezain hypokresiazkoa izanen bada-ere, ez derauka Euskal grammatikari kalterik eginen.

Arrazoi osoa duzu. Barka —josugoni (hemen idatzi) 14:08, 10 Martxoa 2006 (UTC)
Barkhatzekorik ez, anaitasun hori, ondikotz, barda arratseko okherkeria ez baitugu geurean :-). 2006-3-31

Yidish[aldatu iturburu kodea]

Zuzenketa bat egin dut artikulu honetan. Erabiltzen diren hizkuntzen zerrendan 'Yiddish (Hebreera)' jartzen zuen tokian 'Hebreera' kendu dut eta 'Yidish' d bakar batekin jarri dut. Nire arrazoiak Eztabaida:Judu orrialdean azaldu ditut, inori interesatzen bazaio. Baina garrantzitsuena hau da: yidisha eta hebreera ez dira, inolaz ere, gauza bera! --A R King 10:24, 15 Iraila 2006 (UTC)

fantzian euskera hitz egin behar da eta politikoek onartu behar dute en francia euskera y los politikos lo tienen que aceptar como uno mas. gora euskadi

Hizkuntzak falta dira.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!.

Hizkuntzak falta dira.--83.213.198.114 15:38, 23 apirila 2016 (UTC)