Eztabaida:Gaskoi okzitaniera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Gaskoi (hizkuntza)» orritik birbideratua)

Gaskoi / gaskoiera[aldatu iturburu kodea]

Unesco-etxearen Europako hizkuntzei buruzko liburuan (Europako hizkuntzak, 2006) zein webgunean (hemen), gaskoiera erabiltzen dute. Hau iturri sendoa iruditzen zait. Hortaz, nire proposamena hau da: artikulua orain dagoen bezala uztea, hizkuntza gaskoi izendatuz (erreferentzian esaten den bezala, hiztegi gehienetan hala agertzen da), baina erreferentziako azken esaldia ("Horrenbestez, badirudi zenbait tokitan ageri den gaskoiera edo gaskoinera izenak ez duela oinarririk.") aldatuz. Halaber, artikuluaren hasieran Gaskoi edo gaskoiera (azken honetan Amarauneko erreferentzia jarriz) jarriko nuke. Zer iruditzen? --Orereta (erantzunak) 11:48, 14 Abendua 2010 (UTC)

Ez nator bat Unesco-etxea «iturri sendo»tzat hartzearekin. Unesco-etxearen lana txalogarria da, baina euskal terminologian benetako pisua duten hiru erakundeak (Euskaltzaindia, Elhuyar eta UZEI) eta lau hiztegi nagusiak (Hiztegi Batua, Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara eta Euskalterm) bat datozenean izen bat bera ematean (gaskoi), ez dut ikusten tradiziorik ez duen hitz sortu berri baten beharrik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:29, 14 Abendua 2010 (UTC)
Zehatzago esanda: Unesco-etxeak hizkuntzen berri zabaltzeko lan zoragarria egiten du euskaraz; baina, terminologiaren aldetik... tira, ez dira terminologoak, eta gehienetan asmatzen duten arren, beste zenbaitetan akats nabarmenak egiten dituzte. Adibidez, judeo-español hitzetik judeo-espainiera hitza sortzean, lehenengo zatia euskaratzea ahaztu zitzaien; judu-espainiera da ladinoaren sinonimo hori euskaraz (edo, nahiago bada, judu-gaztelania).
Beraz, Wikipediaren edukia osatzeko iturri guztiz baliotsua eskaintzen digute (eskertzekoa da, benetan), baina terminologiaren aldetik ez dira kasu handirik egitekoak. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:13, 14 Abendua 2010 (UTC)