Eztabaida:Gaubea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gobiaran Valdegovíaren itzulpen okerra zela irakurri izan dut, baina ez nengoen seguru. Euskaltzaindiaren arabera, euskal izen egokia Gaubea da. Ikus: Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA). Aldatuko dut, ados? --Orereta (erantzunak) 18:12, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Aldatu, hala ere dudarik egon ez dadin jarri erreferentzia izenaren ondoan artikulu berrituan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:14, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Egina. --Orereta (erantzunak) 18:20, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Eta Valdegovía > Gaubea bada, zergatik Quintanilla de Valdegovía > Quintanilla Gobiaran? Begiratu hemen. Nire ustez Gaubea haranari izena ematen dion mendiaren izena da. --Unai Fdz. de Betoño 17:42, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
Aupa! Ez. Gaztelaniazko Quintanilla de Valdegovíaren euskal era arautua Quintanilla dela dio Euskaltzaindiak (lehen zutabea; webgunea euskaraz kontsultatuz gero hala dio: euskal era arautua). Quintanilla Gobiaran, berriz, sinonimoa dela jartzen du. Sinonimoarekin Euskaltzaidiak esan nahi duena, aldiz, ez dago hain argi, edo behintzat, nik ez daukat argi. Udalerri batzuetan, erabili ohi den izena (hots, ohitura dagoela, erabilera hori zuzentzat joz ala ez) aipatzen du, baina Euskaltzaindiak beste bat hobesten duelarik. Hala egiten du, adibidez, Zornotzarekin (euskal era arautua -Euskaltzaidiak hobesten duena- Zornotza da, baina sinonimoa Amorebieta da, udalak azken hau erabili arren). Bestalde, Gobiaran-Gaubea zalantzatik ateratzeko hau da, nire ustez, beste modu bat: Onomasitikaren Datutegian, zuzenean, Gobiaran sartzea, eta Gaubeara birzuzentzen duela ikusiko dugu (eta zera dio: "Gaubea; izaera: udalerria"). Nik uste dut argi dagoela. --Orereta (erantzunak) 21:04, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
Ongi, Orereta. Gainera, argi geratzen dira bi izenak artikuluan. --Unai Fdz. de Betoño 21:09, 27 Urtarrila 2008 (UTC)