Eztabaida:Gemini programa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

1961. urteko maiatzaren 25ean estatu batuetako presidentea, John F. Kennedy, esan zuen estatu batuak gizon bat bidali behar zuela ilargira eta hamarkadaren amaieran egoera sanoan itzuli behar zuela, eta horretarako Apollo programa bideratu zuten. Gemini programan, urte batzuk barru Apollo programan erabiliko zituzten teknikak frogatu zituzten.

Gemini 3-rekin hasi zen eta hiru urte geroago, 1966ko azaroaren 11n Gemini 12-rekin bukatu zuen. Edward White, zein Apollo 1 espedizioaren istripuan hil zen, Gemini 4-rekin egin zuen estatu batuetako lehen ibilbide espaziala. 1965eko abenduaren 15ean Gemini 6 eta 7, bi astronauta ezberdinen esku zeudenak, bere lehenengo zita espaziala egin zuten, nabeak 1,8m-taraino hurbilduz. Gemini 7-ren bidaia bi aste iraundu zuen, eta denbora hori nahikoa izan zen Apollo-ren misioak prestatzeko. 1966ko martxoaren 16an Gemini 8 nabea, David Scott eta Neil Armstrong-en eskuetan Agena 8 kohetera atrakatu zuten, eta horrekin atrakatzeko maniobra prestatu zuten ilargiaren modulua eta Apollo nabearen artean. Fitxategi:Adibide.png


PROGRAMAREN HELBURUAK

Gemini programaren helburua, Apollo misioetan, ilargi modula eta orbitan dagoen komando modulua separatzerakoan erabiliko ziren aurkitze espazialaren aukerak demostratzea zen. Gemini programaren beste helburu bat izan zen astronautak ilargian egondako estantzia bi astetaraino luzatzea.

Gemini misioetan bidai espazialak rutina bihurtu ziren eta hogei hilabetetan hamar lurra uzte eman ziren Cabo Cañaveral-etik. Programa honetan, Houstoneko Bidai Espazialen Gunea izan zen misioaren kontrol gunea.


ESPAZIO ONTZIAREN EZAUGARRIAK

Gemini espazio ontzia, Mercury espazio ontziaren hobetutako bertsioa zen eta hasierako izena Mercury Mark II izan zen. Hobekuntzak tamainan nahiz kontrolerako kabinaren edukieran eman ziren.

Gemini espazio ontziaren beste ezberdintasun bat, eserleku eyektableak zituela zen eta, gainera, biltegirako, hau da, gauzak gordetzeko lekua handiagoa zuen Mercury espazio ontzia baino.

Azken hobekuntzak, erregai erreserbak zituela eta energi elektrikoa sortzeko bateriak aldatu zitezkeela izan ziren.